Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Kideak Armeria Eskolako Elkartea

Armeria Eskolako Elkartea

  • HELBIDEA:  Isasi Kalea, 36, Eibar (Gipuzkoa)
  • TELEFONOA:  943 990 516
  • EMAILA: elkartea@armeriaeskola.eus
  • WEB ORRIALDEA: http://www.armeriaeskola.eus/es/antiguos-alumnos/conocenos/ 
  • SARE SOZIALAK:  LINKEDIN: https://www.linkedin.com/company/asociaciondearmeriaeskola/
  • INFORMAZIO OROKORRA:
    • JARDUERA NAGUSIA: Armeria Eskolako Elkarteak transformazio palanka edota berrikuntza irekiko órgano gisa dihardu, Armeria Eskola nahiz bere inguru sozio-ekonomikoko lidergoa bultzatzeko asmoz. Egungo belaunaldi aldaketa, aldaketa globalen abiadura, ekintzaile izaeraren galtzea, titulazio eta ikasketen adaptazioa, kooperazio moduak, etab. – en aurrean Hezkuntzak eta bereziki Armeria Eskolak, bizkorra eta berritzailea izan behar du inguruko beharrei erantzuteko eta merkatuan erreferenteak izateko. AEE-tik, hainbat eragileren arteko koordinazioarekin egiten da lan, ekosistema gisa alegia; enpresa bazkide, ikasle ohi bazkide, eragile sozio-kolaboratzaile eta Heziketa Zentroaren artean.
    • MISIOA ETA HELBURUAK: Armeria Eskolako Elkartea, 1951az geroztik martxan dagoen elkartea da, 2017an Armeria Eskolako formakuntza integralaren prosizionamendu lidergoa bultzatzeko asmoz, estrategia aldaketa bat eman zelarik. Aldaketa hau, enpresaren parte-hartzean oinarritzen da; inguru enpresarialak dituen behar aldakorrak Hezkuntza Zentroak duen formakuntza eskaintzarekin lerrokatuta mantendu dadin, elkarteko maila desberdinetan enpresaren parte-hartzea bultzatu da. Modu honetan, elkarteak bere inguruan ekosistema bat sortu du, egun 67 enpresa bazkide industrial, 8 eragile sozio-kolaboratzaile, 1000 ikasle ohi bazkide inguru eta Heziketa Zentroaren artean. Era berean, zuzendaritza taldean enpresen ordezkapena %60koa da.
    • EKINTZAK ETA PROIEKTUAK: Armeria Eskolako formakuntza integralaren posizionamendu lidergoa bultzatzeko asmoz, eta Debabarrena nahiz inguruetako prospekzio industrial baten ondorioz, AEE-k lantzen dituen ildo estrategikoak identifikatu zituen: Internazionalizazioa, Bokazio Teknologiokoak sustatzea, Ekintzailetasun izaera eta baloreak, Enpresa Foroa, Partehartzaile metodologia, Bizialdi osoan zeharreko Formakuntza, Formakuntza beharren doikuntza eta Gizarte/lan munduan txertatzea.