Gizarteratze eta Laneratze Sarea

Debabarreneko gizarteratze-eta laneratze-sarea baztertze egoeran edo baztertze arriskuan dauden pertsonen formakuntza eta enplegurako sarean eta elkarlanean oinarritutako eskualdeko apustua da.

Zer da sarea?

Lan-merkatuan sartzeko edo enpleguari eusteko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzearekin zerikusiren bat duten eragileen koordinazioko, lankidetzako eta baterako laneko esparru egonkor bat da sarea. Horren helburua da eragile horien esku-hartzeak eraginkorragoak izatea edo ingurunera egokitutako erantzun berriak garatzea.

Kideak

Eskualdeko ia 30 eragilek osatzen dute Debabarreneko Gizarteratze Sarea. Sarearen helburua honako hau da: lan koordinatuaren eta elkarlanaren bidez, arlo honetan eskualde-mailan jarduten duten eragileen gizarteratze- eta laneratze-prozesuak hobetzea, gizarte-egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze handia lortzeko.

Aurrekariak

Debabarreneko eskualdeko garapen-agentziak eta eskualdeko gizarte-eragileek egindako diagnostikoaren ondoren, baztertuta dauden kolektiboarekin prestakuntza- eta enplegu-prozesuak sortzeko beharra ikusi zen, azken urteetan kolektiboaren egoerak atzeraldi bat jasan baitu. Egia da kolektibo horrekin garatutako ekintzak existitzen zirela, baina informazio eta koordinazio faltak zaildu egiten zuen ibilbide integratzaileak garatzea, emaitza egokia bermatzeko.

Gogoeta- eta kontraste-prozesu horretatik hiru premia nagusi identifikatzen dira:

Zer da? Zergatik egin da/ Nola sortu da? Markoa eta finantziazioa

Lan-merkatuan sartzeko edo enpleguari eusteko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzearekin zerikusiren bat duten eragileen koordinazioko, lankidetzako eta baterako laneko esparru egonkor bat da sarea. Horren helburua da eragile horien esku-hartzeak eraginkorragoak izatea edo ingurunera egokitutako erantzun berriak garatzea.

Helburua eta izaera

Sarearen helburua honako hau da: Lan koordinatuaren eta elkarlanaren bidez, arlo honetan eskualde-mailan jarduten duten eragileen gizarteratze- eta laneratze-prozesuak hobetzea, gizarte-egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze handia lortzeko.

Proiektuaren dokumentazioa

Dokumentazio interesgarria