Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Agenda ERRONKA DUALA. Debabarrena eta Debagoienan gizarteratze-laneratze proiektu berria.

ERRONKA DUALA. Debabarrena eta Debagoienan gizarteratze-laneratze proiektu berria.

Helburua: Gizartean baztertuta edo bazterketa arriskuan dauden gazteak Lanbide Heziketa Dualarengana gerturatzea. Debabarrena, Debagoiena eta Urola Kostan bizi diren eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden 16 eta 35 urte arteko gazteentzako antolatu da.
Noiz 2019/10/01 10:30
2020/08/01 10:30
Non IMH. Elgoibar
Harremanetarako Izena Inmaculada Garbayo - IMH
Harremanetarako Telefonoa 943 74 82 75 / 943 74 41 32
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal


  • ERRONKA DUALAk hainbat metodologia berritzaile ezarriko ditu, besteak beste eredua duala, erronketan oinarritutako ikaskuntza, eta motibazio eta laguntza ibilbide indibidualizatuak.
  • ERRONKA DUALA proiektua IMH eta Kalexka Elkarteak antolatu dute, Debabarrena eta Debagoienako gizarteratze-laneratze Sarearen laguntzarekin eta Obra Social La Caixa-ren finantzazioarekin.

  • Proiektuak Obra Social La Caixak bere laguntza deialdian definitutako lerro nagusietako bat hartu du kontuan: enplegagarritasuna  hobetzeko formakuntza, hezkuntzarako bigarren aukera kontuan hartuta.
  • Hasiera 2019ko urrirako aurreikusi da eta 11 hilabetez garatuko da.
  • Proiektuak inklusio-prozesua garatuko du, non jarrera eta konpetentzia pertsonal eta teknikoak landuko diren, horretarako formakuntza dualaren eta erronketan oinarritutako ikaskuntzaren metodologiak erabiliz. Helburua da kolektibo ahulentzat Lanbide Heziketa Duala helmugatzat ipintzea, kalitatezko enplegua lortzeko modu bezala. Horrez gain, proiektuak motibazio eta laguntza ibilbide indibidualak sortuko ditu, enplegua hobetzeko gako bezala.

 

IMH – Instituto de Máquina-Herramienta - Azkue auzoa, 1 - 20870 Elgoibar. - www.imh.eus

« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031