Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Agenda DEBABARRENA INTEGRA BAT EGINEZ 14. EDIZIOA. IZEN EMATEA IREKITA

DEBABARRENA INTEGRA BAT EGINEZ 14. EDIZIOA. IZEN EMATEA IREKITA

Programa hau ARMERIA ESKOLAKO ELKARTEAK (AEE) lideratua eta Eusko Jaurlaritzako, Enplegu eta Gizarte Politikoetako Sailak diruz-lagundua izango da.
Noiz 2019/06/21 13:50
2019/09/13 13:50
Non Eibar. Armeria Eskola.
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943203244
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

 

Edizio honetan, II Fasearen barnean, honako Profesionaltasun Ziurtagiri hau eskainiko dugu: FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400ordu + 40 PPNL = 440 ordu).

PROGRAMAK 2 fase izango ditu:

  • I. FASEA: GAZTELERA INTENTSIBOA eta MATEMATIKETAKO FUNTSEZKO ERAGIKETAK (198 ordu), EPAk irakatsia 2019ko IRAILAREN 16tik 2020ko URTARRILAREN 24era honako ordutegian: (Astelehena- Asteazkena-Ostirala) 11:00-13:00 eta (Asteartea-Osteguna) 11:00-14:00, EPA Eibarko eraikuntzan.
  • II. FASEA: TRIGONOMETRIA-MARRAZKETA eta FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400ordu + 40 PPNL = 440 ordu) Armeria Eskolak (AE) irakatsia 14:30-19:45 ordutegian AE-ko Eibar eraikuntzan. Lan-Administrazioak akreditatutako 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiri bat da.  Gainditzen dutenek, praktiketako modulua egin ahalko dute. Ondoren, KURRIKULUMA eta LAN-ELKARRIZKETA landuko dituzte DAITEKE-ren eskutik.

Dakizuten bezala, partehartzaileek ezin dute euren hizkuntzan analfabetoak izan. Gutxienez batuketak, kenketak, biderkaketak eta zatiketak egiten jakin behar dute eta gazteleraz komunikatzeko gai izan behar dira. Horretarako, gaztelera eta matematiketako froga bat egingo zaie. Ez badute gainditzen, ohikoa den prozedura jarraitu beharko dute EPAk eskaintzen dituen alfabetatze ikastaroetan inskribatuz. Interesatuek, Lanbiden izena emanda egon beharko dute.


Difusiorako dokumentua

Egutegia

Fitxa CP


Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031