Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Agenda Bizilagunak 2019

Bizilagunak 2019

Aurten ere, estereotipoak eta aurreiritziak hausten dituzten bazkari multikulturaletaz gozatzeko gogoz gaude eta Bizilagunak 2019 abian dela jakinarazten dizugu!
Noiz 2019/10/28 11:05
2019/11/17 11:05
Non Eibar
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 70 84 40
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal


Bizilagunak jatorri desberdinetako lagun eta familien arteko topaketan datza, elkarbizitza eta elkar ezaguera sustatzeko. Animatu eta etor zaitez munduko beste leku batzuetako janariak ezagutzera, beste herrialde batzuetako hizkuntzak, historiak eta kontakizunak entzutera. Bizilagunak ekimena gauzatzeko, aldez aurretik ezagunak ez diren familia biren arteko igande-bazkaria antolatzen da. Azaroaren 17an, igandean, 14:00etan, egingo da bazkaria, baina aurretik, dinamizatzaile batek harremanetan jarriko ditu familia biak, eta familietako baten etxean egingo dute.

Aukeratu nola parte hartu nahi duzun: familia anfitrioi bezala zure etxean, gonbidatutako familia beste etxe batera, edo dinamizatzaile modura Bizilagunak bazkarietan (oharra: familia, zuk nahi duzuna izan daiteke). Izena eman eta argibide gehiago lortzeko:

Ekimena zabaltzeko bideoa  

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

« Azaroa 2019 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930