Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Garapen Iraunkorra Eskola Agenda 21

Eskolako Agenda 21

2003. urtetik, Debabarreneko ikastetxeetan jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzen duen programa da.
 

Eskolako Agenda 21aren helburu nagusiak hauek dira:

  • Ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitzea.

  • Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen  arazoak gure ikasleek  ezagutu  ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta aukerak adostu eta martxan jartzea.

  • Ikastetxeak, ingurumen eta herriaren alde lan egitea.

 

Mugikortasuna aztergai etxean, eskolan eta kalean:

Urtero gai bat lantzen da, orain arte hondakinak, ura, energia, aldaketa klimatikoa eta kontsumo jasangarria landu ditugu eta aurten “MUGIKORTASUNA” izango da aztertuko den gaia. Ikasleek, inkesta eta azterketa ezberdinak burutuz, eskolan, etxean  eta herrian mugikortasunaren inguruan dauden arazoak aztertuko dituzte. Diagnostikoa egin ondoren, helburu batzuk finkatuko dituzte, eguneroko ohiturak hobetzeko konpromisoa hartuz eta hobetze proposamenak Udaletxera eramango dituzte.

 Alkatea_eu

Zergatik mugikortasuna?

Gaur egungo mugikortasun ohiturek eta kotxearekiko dugun menpekotasunak, gure herriak eraldatu ditu, herriko espazio gehiena kotxeentzat izanik. Honela, umeentzat, herria toki arrotza eta desatsegina bihurtu da. Bestalde, mugikotzeko erabiltzen ditugun erregaiek ingurumen arazo larriak ekarri dizkigute: airearen kutsadura, klima aldaketa eta zarata besteak beste.

Guzti hau konpontzeko, mugikortasun jasangarriago bat behar dugu eta horretarako, gure ohiturak aldatu eta herriko antolamendua hobetu behar dugu, oinezkoei lehentasuna emanez.

 

Airea_eu