Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Garapen Iraunkorra Bizigura Deba Ibaia Ibai Lagun 2012

Ibai Lagun 2012

Deba eta Ego ibaien zaintze eta hobetze bidean herritarren parte hartzea bultzatzea du helburu Ibai Lagun egitasmoak.

 

Puntu berdea IBAIA GARBITZEKO II. JARDUNALDIAK

 Deba argazkia    Deba argazkia02

Aurten ere, geure ibaiak auzolanean garbitzeko saioak burutu ditugu eskualdean, Debabarreneko Udalen, herri-elkarte desberdinen eta URAren laguntzarekin.

Ikusi aurtengo argazkiak:

SORALUZE - Argazki galeria
MUTRIKU Argazki galeria
ELGOIBAR - Argazki galeriaUrgarden taldeko kideek Elgoibarren grabatutako bideoa ikusi hemen
 
 
  • IBAIAREN IKASGELAK
Ibai Lagun egitasmoaren baitan, 2012an ibaian bertan ingurumen-sentsibilizazio eta heziketa lana egitea izan dugu helburu, hau da, herritarrei ibaiaren ekosistema gerturatu nahi izan diegu. 
 
Honela, pertsona talde txikiekin hainbat ibilaldi egin ditugu ibaian gora itsasontziz, bisitariei ibaiaren ezaugarri nagusienak, historia eta landaretza eta faunari buruzko azalpenak emanez.  
 
 
Deba ibaian gora 1  Deba ibaian gora 2  Deba ibaian gora 3

 

Puntu berdea ESPEZIE INBADITZAILEEN BILA GABILTZA!


Espezie inbaditzaileak errotik kentzeko ekimenak Ego eta Deba ibaiertzetan egingo dira nagusiki, baina beharrezkoa da espezie-ale hauek lurralde osoan deuseztatzea ekimen honek arrakasta izatea nahi badugu. Horregatik, kanpaina bat abiarazi da herritarrek jarduera eremutik kanpo dauden landare inbaditzaileak aurkitzen lagundu diezaguten.


Plantas invasoras

Cortaderia, Buddleja eta Reynutria


Landare inbaditzaile hauetako bat ikusten baduzu, esaiguzu non dagoen 943 82 01 10 telefonora deituz edo email bat helbide honetara bidaliz: , (GPS koordenatuak edota kokapen soila)