Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Garapen Iraunkorra Aurrezpena eta eraginkortasun energetikoa

Aurrezpena eta eraginkortasun energetikoa

"DEBABARRENEAN ENERGIA AURREZTUZ" sentsibilizazio programa, DEBEGESAk bultzatua.

Energia aurreztuz

 

Debabarreneko herritarrak zein eragile sozialak aurrezpen eta eraginkortasun energetikoan inplikatzea sustatze aldera, DEBEGESAk hainbat ekimen aurrera eramango ditu datozen hilabeteetan eraginkortasun energetikoaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko.

 



ETXEKO FAKTURA ELETRIKOA ULERTZEN LAGUNDUKO DIZUGU!

Debabarreneko udalerri bakoitzean informazio puntuak jarriko dira herritarrei etxeko faktura elektrikoa ulertzen laguntzeko eta etxean aurrezteko aholkuak emateko.

Egutegia herrika:

HERRIAEGUNAORDUTEGIA
ELGOIBAR. Herritarren Arreta Bulegoa Ekainak 10 eta 11 hilak 10: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 19:00; eta hilak 11, 8:30 - 14:00
DEBA. Eguneko Zentroko Lanbide bulegoetan Ekainak 3 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
MENDARO. Udaletxe kanpoan dagoen bulegoan (Herriko Enparantza, 1) Ekainak 1 11:00 - 13:00 / 15:30 - 20:00 
EIBAR. Udaletxeko arkupean Ekainak 9 eta 12 10:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
ERMUA. Torreta Etxea (Bizkaiko Hiribidea,15) Ekainak 5 eta 16 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
SORALUZE Ekainak 8 eta 15 Ekainak 8: 10:00 - 14:00 (Udaletxean) / Ekainak 15: 16:00 - 19:00 (Jubilatuen egoitzan)
MALLABIA. Kultur Etxea (Intxaurti z/g) Ekainak 18 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
MUTRIKU (Konde kaleko bulegoa) Ekainak 17

 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00


Gainera, bisita gidatuak eskainiko dira doan Debabarreneko energia berriztagarrien zentroak ezagutzeko:

- Mutrikuko maremotriz plantara BISITA GIDATUA. Maiatzak 31. Izen-ematea: Mutrikuko Turismo Bulegoa 943 603 378 (Nerea Lazkano). 

 

ELIKADURA SALTOKIAK (HARATEGIAK, ARRANDEGIAK, SUPERMERKATU TXIKIAK…)

Janari dendetan aurrezte energetikoa sustatzeko ekimena. Ekimenarekin bat egiten duten dendek energia aurrezteko aholkuak jasoko dituzte.  

DEBEGESAko teknikariek maiatzean zehar egingo diete merkatariei bisita azterketa energetikoa egiteko.

 

DEBABARRENEKO ENPRESA INDUSTRIALAK

*Izen-ematea: ekainaren 1etik 19ra

Debabarreneko enpresa industrialei zuzendutako ekimena, berokuntza, klimatizazio eta argiteria sistemetan aurrezteko aholkuak eskaintzeko helburuarekin. 


Jardunaldi infomatiboen egutegia:

- Uztailak 3: argiztapenari buruzko saio praktikoa.

- Uztailak 17: berokuntza eta klimatizazio sistemei buruzko saio praktikoa.

Aurretik enpresa partehartzaileei bisitak egingo zaizkie.

 

INFORMAZIO GEHIAGO943 82 01 10 | 


Bultzatuz Logoak