Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan IKASTAROA: Publizitatea sare sozialetan: Facebook, Twitter, Instagram, LinkedIn eta YouTube (eguneratua)

IKASTAROA: Publizitatea sare sozialetan: Facebook, Twitter, Instagram, LinkedIn eta YouTube (eguneratua)

OK ikonoa EMAN IZENA

 

EGUNA: 2016ko maiatzaren 12an eta 13an

ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa

PREZIOA: 50 €


Irakaslea: Pablo Jiménez (@otromarketing)


Mundu mailako milioika pertsonen arteko topagunea dira sare sozialak. Eremu horretan, enpresek euren publiko objektiborekin konekta dezakete, euren balioa eskain dezakete eta euren profilak sor ditzakete. 

Facebook, Twitter, Linkedin eta YouTube ezagunenak dira, eta aukera ederrak eskaintzen dizkiete iragarleei eta agentziei. Sare horietan egiten den publizitatearen bidez, askoz segmentatuago dauden zenbait mezu sor daitezke, erabiltzaileen gustuak eta interesak aintzat hartuta.

Tailer honetan ikasiko dugu kanpainak nola planifikatu, sortu eta kudeatu bost sare sozial horietan, eta helburuen eta estrategien arabera zenbait ekintza abian jartzeko orduan zein izango diren urrats egokiak aztertuko dugu.

 

NORENTZAT

Sare sozialetan publizitate-kanpainak nola erabili eta ezarri jakin nahi duten antolakundeetako profesionalentzat.

Tailerrera etorri ahal izateko, kontu bat sortuta izan behar duzue eta aldez aurretik zerbait jakin behar duzu bost sareetako erabiltzaile moduan. 

 

EDUKIA

Sare sozialetako publizitateari buruzko sarrera

Facebook Ads

  • Merkataritza-konponbideak.
  • Facebooken segmentatzeko aukerak.
  • Kanpainak sortzea.
  • Iragarkien formatuak.
  • Jarraipenerako metrikak.
  • Informazio-atalak egitea.

Twitter Ads

  • Merkataritza-konponbideak.
  • Twitterren segmentatzeko aukerak.
  • Kanpainak sortzea.
  • Iragarkien formatuak.
  • Jarraipenerako metrikak.
  • Informazio-atalak egitea.

Instagram Ads

  • Merkataritza-konponbideak.
  • Twitterren segmentatzeko aukerak.
  • Kanpainak sortzea.
  • Iragarkien formatuak.
  • Jarraipenerako metrikak.
  • Informazio-atalak egitea.

LinkedIn Ads

  • Merkataritza-konponbideak.
  • Linkedlnen segmentatzeko aukerak.
  • Kanpainak sortzea.
  • Iragarkien formatuak.
  • Jarraipenerako metrikak.
  • Informazio-atalak egitea.

YouTube

  • Bideo-kanpainak.
  • Iragarkien formatuak.
  • Optimizazio eta jarraipenerako metrikak.

Logoa SPRI Enpresa Digitala  Debegesa logoa