Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan TAILERRA: Nola hobetu laneko zure produktibitatea GTD eta erreminta digitalekin

TAILERRA: Nola hobetu laneko zure produktibitatea GTD eta erreminta digitalekin

OK ikonoa EMAN IZENA

 

EGUNA: 2016ko apirilaren 8an

ORDUTEGIA: 9:00etatik 13:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa


Prezioa: 30 €
Hizlaria: Miguel Fernandez (Mondragon Unibertsitatea) @dezarri

“Ez naiz iristen”, “burua egiteke ditudan gauzez beteta daukat”, “egun guztia atzorako ziren gauzak egiten nabil”... Esaldi hauek zuk ere errepikatzen badituzu, GTD metodologia lagungarria izango zaizu eta ikastaro honetan GTD modu azkar eta eraginkor batean erabiltzen ikasiko duzu.

“Getting Things Done” edo GTD produktibitate pertsonala hobetzeko metodologia bat da, zeinaren helburu nagusia den egiteke ditugun lanak burutik ateratzea, modu erraz batean hauek betetzen lagunduko digun sistema batean erregistratuz. Era honetan gure lanean kontzentratu ahal izango gara. 

Hau da gaur egun produktibitatea hobetzeko metodorik ezagunena. 2011an David Allen-ek sortu zuen. Egiteko lanak zerrendetan sailkatzea da oinarria, zerrenda horien bidez erabakiko dugu zein den momentu bakoitzean egin beharrekoa. 

Ikastaro honetan GTD zer den ikusiko dugu eta nola aplikatu dezakegun posta edo Evernote bezalako erremintekin. Ideia da parte-hartzaile bakoitzak berarentzako egokiena den ingurunea definitzea GTD metodologia aplikatzeko. Ikastaroan Google kontuak erabiliko ditugu posta elektronikorako, baina, metodologia hau Microsoft Outlook bezalako erremintetan ere aplikatu daiteke. 

Ikastaroan kasu praktiko bat garatuko dugu parte-hartzaileek momentuan praktikatu dezaten GTD metodologia.

 

    HELBURUAK:

    • GTD metodologia ezagutzea.
    • GTD modu azkar eta eraginkor batean gure lanean aplikatzea erreminta digitalak erabiliz.  

     

    NORI ZUZENDUA:

    Euren laneko produktibitatea hobetu nahi duten profesionalak.

     

    PROGRAMA:

    • Zer da eta zer ez da GTD?
    • GTD metodologia: bildu, prozesatu, antolatu, berrikusi, egin.
    • Eszenatokiak: lanean, kalean, etxean.
    • GTD posta elektronikoan aplikatuz.
    • GTD Evernote-kin aplikatuz. Nola sinkronizatu Google tasks Evernotekin.
    • Denbora kudeatzeko beste baliabide batzuk: Rescue Time, Pomodoro...
    • Nola ordenatu nire informazioa.
    • Posible al da GTD taldeak eta proiektuak kudeatzeko aplikatzea? Trello, KanbanFlow.
    • Eta, horrez gain: nola eduki eskuragarri interesatzen zaidan informazioa (RSS, alertak).


    Logoa SPRI Enpresa Digitala  Debegesa logoa