Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan TAILERRA: MailChimp aurreratua: reportak, datu-baseak eta formularioak

TAILERRA: MailChimp aurreratua: reportak, datu-baseak eta formularioak

OK ikonoa IZENA EMAN

 

EGUNA: 2016ko urriaren 28an

ORDUTEGIA: 9:00etatik 13:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa

PREZIOA: 30 €


MailChimp enpresa-eremuan oso ezarrita dagoen email marketineko plataforma bat da, eta gaitasun handia du bidalitako kanpainei buruzko emaitzak aztertzeko, baita gure datu-baseko erabiltzaileak kudeatzeko erreminta eta utilitate anitz ere.

Tailer honen bidez, datu-baseen kudeaketa aurreratuan, lortutako emaitzen azterketan, remarketineko ekintzetan, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzean eta aplikazioaren datu-basean zuzenean erabiltzaileak lortzeko erremintetan sakondu nahi dugu. 


Betekizunak

MailChimp-eko kontua funtzionatzen izatea eta aldez aurretik kanpainak osatzeari eta bidaltzeari buruz zerbait jakitea gomendatzen dizuegu. 


Helburuak  

  • Egindako bidalketen emaitzei buruzko txostenak aztertzeko teknikak menperatzea erabakiak hartzeko gaitasuna edukitzearren. 
  • Taldeen eta segmentuen bidezko datu-base aurreratuen kudeaketa ezagutzea eta aurreko kanpainetako emaitzak erabiltzea. 
  • Izena emateko formularioak pertsonalizatzen, datu-baseak eguneratzen, harpidetzak eguneratzen etab. ikastea.

Ikastaroaren helburuak praktikaren bidez lortuko dira. Sarrera teorikoaren ostean, zenbait ezagutza aplikatuko dira, eta zenbait adibide praktikoren bidez barneratuko ditugu edukiak; adibideak zuzenean ordenagailuan egingo ditugu.

 

Norentzat

MailChimp erreminten erabileran eta emaitzen txostenen erabilgarritasunean, datu-baseen kudeaketan eta informazioa lortzeko galdeketen kudeaketan sakontzeko beharra duten sektore guztietako profesionalentzat.

 

Egitaraua  

  • Datuen kudeaketa.
  • Zerrenda bakarrerantz: taldeak.
  • Zenbait zerrendaren bidez arazoak konpondu.
  • Zerrendak fusionatzea.
  • Bidalketak segmentatzea.
  • Bajak kudeatzea eta aztertzea.
  • Erreboteak eta arrazoiak kudeatzea.
  • Erantzunen azterketa zehatza.
  • Erantzunak eta helburuak bete izana.
  • Erabiltzaileen araberako jarraipena.
  • Datuak geroko kanpainetarako ustiatzea.
  • Remarketin.
  • Datu-baseen formularioak.
  • Itzulpena.
  • Datuak biltzeko formularioak diseinatzea.
  • Datu eguneratzeko formularioa.
  • Bajen formularioa. 
  • Opt-in bikoitza.
  • Gainontzeko formularioak.
  • SPAM ekiditea.
  • Google Analytics integratzea. 
  • Sare sozialetan integratzea: MailChimp Social Cards

 

Logoa SPRI Enpresa Digitala