Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan JARDUNALDIA: Nire negozioari gehien egokitzen zaion forma juridikoa al daukat? Nire enpresa-egitura berrantolatu behar dut?

JARDUNALDIA: Nire negozioari gehien egokitzen zaion forma juridikoa al daukat? Nire enpresa-egitura berrantolatu behar dut?

OK ikonoa EMAN IZENA

 

DATA: 2019ko maiatzaren 17an eta 21ean

ORDUTEGIA: 9:00tik 14:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa

 

  • Nire negozio-lerroen eraginkortasuna hobetu dezaket, enpresa-berrantolaketa eginez?
  • Zein da enpresarien egunerokotasunean bere gain hartutako arriskuak direla-eta sortutako ondarea babesteko modurik onena?
  • Zenbat kostatuko zait nire enpresa-taldearen egitura juridikoa aldatzea?
  • Zer onura lor ditzaket egiturazko aldaketa eginez?

 

Konpainiek beren jarduera enpresarialaren beharretara egokitu behar dute beren egitura juridikoa. Enpresa-talde bakoitzaren eskema juridikoa, konpainia bakoitzaren negozioen testuingurura egokitu behar da.

Testuinguru horretan, enpresa-dimentsioak negozio-egitura berrietara egokitzeko, enpresa-fusioak eta integrazio-prozesuak erakunde askoren bideragarritasunerako eta hazkunderako alternatiba nagusietako bat bihurtu dira. Era berean, negozio-adar desberdinen segregazioak enpresa askoren konponbidea dira, jarduera-ildo desberdinak dibertsifikatzeko.

Bestalde, enpresen ziurgabetasuna eta enpresek egunerokotasunean hartutako arriskuak direla-eta, gero eta sarriago gertatzen dira enpresa-taldeek garatzen duten industria-jardueraren urteetan sortutako kapital higiezinetik ateratzeko aukera ematen duten zatiketa eragiketak.

Jardunaldi honetan, enpresak berregituratzeko edozein eragiketa arrakastaz gauzatu aurretik kontuan izan beharreko alderdi juridiko eta fiskal nagusiak azalduko ditu CIALTek.

 

PROGRAMA

9:15 Aurkezpena

9:45 Arrakastarako egituratze eta gako eragiketa nagusiak. Maite Aizpiri Etxeberria, Merkataritzako Abokatua CIALTen

10:15 Integrazioen eta konpainien segregazioen zerga-inplikazioak. Patxi Garikano Iñiguez de Gordoa, Aholkulari fiskala CIALTen.

10:45 Solasaldia

11:00 Jardunaldiaren bukaera

 

Cialt_logoa     Debegesa logoa