Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan JARDUNALDIA: "Lan Autonomoaren erreforma urgenteak"

JARDUNALDIA: "Lan Autonomoaren erreforma urgenteak"

 OK ikonoa IZENA EMAN

 

EGUNA: 2018ko otsailaren 22an

ORDUTEGIA: 10:00etatik 12:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa

Doako jardunaldia.


Joan den urriaren 25ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 24ko 6/2017 Legea argitaratu zen, Lan Autonomoaren Erreforma Urgenteari buruzkoa. Bertan autoenplegua sustatzeko hainbat neurri onartzen dira jarduera ekintzaileari laguntza emateko, besteak beste, lan-baldintzak eta Gizarte Segurantza hobetuz.

Jardunaldi hau batik bat Aholkularitza, Gestoria eta Bulego Profesionalei dago zuzenduta, baita autonomo eta enpresa berri bat martxan jartzeko asmoa duten sustatzaileei ere.

 

EDUKIAK:

Legeak jasotzen dituen neurriak emango dira ezagutzera eta hurrengo eremu hauetan duten eragina:

  • Gizarte Segurantzarako kotizazioa.
  • Lan autonomoaren sustapena.
  • Lana eta familia bizitza bateratzea.
  • Eskubide kolektiboen hobekuntza.
  • Fiskalitatea.
  • Lanbide heziketa.
  • Laneko istripuak.

 

Hizlaria: Ana Aranzabal Gisasola, Lurraldeko Zuzendari Juridikoa, Mutua Universal.


Mutua Universal logoa    Debegesa logoa