Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan JARDUNALDIA: Errealitate areagotuko teknologiak industriarako - Basque Industry 4.0

JARDUNALDIA: Errealitate areagotuko teknologiak industriarako - Basque Industry 4.0

 OK ikonoa EMAN IZENA

 

EGUNA: 2018ko abenduaren 14an

ORDUTEGIA: 9:30etik 12:30era

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa


Doako jardunaldia
Irakaslea: Diego Sagasti (Tecnalia)


Errealitate areagotuak urte asko daramatza gure inguruan, baina orain zehaztuko da benetan nola hobetuko edo erraztuko duen gure lan egiteko edo erlazionatzeko modua.

Esan liteke ingurune industrialean ari dela teknologia hori bere gaitasunak gehien erakusten, prozesuak hobetzeko, bizkortzeko eta merkatzeko. Gai da urruneko langileak konektatzeko, eta egokia da modu autonomoan gaitu eta gidatuko gaituen laguntza birtual baterako interfaze gisa. Ezaugarri horiekin, elementu bereizgarria izan daiteke gure konpainiarentzat. Zalantzarik gabe, teknologia giltzarria izango da ingurune industrialean, eta datorkigunerako prest egoteko modurik onena etorkizuna geuk sortzea da.

Kasu errealen bitartez erakutsiko dugu errealitate areagotuak nolako eragina duen bizitzako zenbait ingurunetan, eta bereziki jarduera industrialarekin lotutakoetan.

Modu erraz batean azalduko dugu zer teknologia eta gailu dauden eta haien ezaugarriak zein diren, zuzenean ikusteko zer irtenbidek balio duten eta zer kasutan aplikatzen diren.

Gailu-erakustaldi batekin probatu dezakegu teknologia.


NORENTZAT:

  • Berrikuntzako, ekoizpeneko eta mantentze-lanetako arduradunentzat
  • IKTen sektoreko gerente eta profesionalentzat.


HELBURUAK:

    • Teknologia hau zer prozesu industrialetan aplika daitekeen identifikatzea
    • Errealitate areagotua aplikatu den kasu errealak erakustea
    • Errealitate areagotuaren alorreko joera teknologikoak berrikustea
    • Zer teknika eta gailu ditugun eskura eta haiek zer ezaugarri, gaitasun eta aplikazio dituzten jakitea
    • Tokian bertan erakustea teknologia, aurrez aurre ikusteko nola funtzionatzen duen

 

EGITARAUA:

    • Sarrera
    • Joera teknologikoak
    • Dauden gailuak
    • Prozesu industrialak versus errealitate areagotua
    • Kafea
    • Kasu errealen azalpena 
    • Erakustaldia
SPRI logoa      Debegesa logoa