Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan JARDUNALDIA: "Baldintza berriak trebakuntza-kontuetan Metalaren sektoreko industriaren, teknologiaren eta zerbitzuen estatuko II. Hitzarmenean”

JARDUNALDIA: "Baldintza berriak trebakuntza-kontuetan Metalaren sektoreko industriaren, teknologiaren eta zerbitzuen estatuko II. Hitzarmenean”

OK ikonoa EMAN IZENA

 

EGUNA: 2018ko apirilaren 20an

ORDUTEGIA: 9:00etatik 11:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa

 

2018ko martxoaren 31an bete da lehen seihilekoa Metalaren sektoreko industriaren, teknologiaren eta zerbitzuen estatuko II. Hitzarmena argitaratu zenetik (2017ko ekainaren 7koa). Horren arabera, enpresako langilegoaren seirena trebatuta egon behar da ezarritako irizpideen arabera. 

 

NORI DAGO ZUZENDUTA:

Prestakuntza arloa kudeatzen duten edota GGBB arloan diharduten pertsonei zuzenduta dago jardunaldia, Metalaren sektorekoak.

Jardunaldia zein enpresei bideratuta dagoen jakiteko, HEMEN zehazten diren CNAEak ikusi.

 

EDUKIA:

Jardunaldian ezagutzera emango diren gaiak:

  • Hitzarmenaren esparrua.
  • Negoziazio kolektiboaren egitura eta estatuko eremura mugatuta dauden eskumen esklusiboko gaiak.
  • Gutxieneko arauak lan-arriskuen prebentzioan (art. 71. Formazioa).
  • Metalaren sektorean gutxieneko trebakuntza lan-arriskuen prebentzioan.
  • Eraikuntzan lan egiten duten Metalaren sektoreko enpresetako langileen lan-arriskuen prebentzioa eta formazioa.

 

NORK ESKAINIKO DU JARDUNALDIA:

Igor Gardoki Aristondo, Zuzendari bazkidea EURITEK SERVICIO PREVENCIÓN AJENO S.L.

 

Euritek logoa      Debegesa logoa