Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan JARDUNALDIA: "Aldi baterako Zuzendaritza (Interim Management)"

JARDUNALDIA: "Aldi baterako Zuzendaritza (Interim Management)"

OK ikonoa IZENA EMAN

  

EGUNA: Urtarrilak 30, Ostirala

ORDUTEGIA: 9:00etatik 11:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa


Interim Management edo aldi baterako zuzendarien jarduera, gure inguruko herrialdeetan oso hedatua dagoen praktika da eta ziurgabetasuneko egoerak edo egoera konplexuak gainditzeko balio du.

Funtsean, pertsona bat edo pertsona talde bat proiektu zehatz bat garatzeko erakunde baten lanean hastean datza. Orokorrean, goi mailako kualifikazioduna eta eskarmentu handiko pertsona da, autonomiaz egiten du bere lana, ohiko taldearen osagarri, eta epe jakin batean edo proiektua amaitutakoan erretiratuko da.

Jardunaldi honetan zerbitzu hauen funtzionamenduaren berri emango dugu eta bere kontratazioa noiz komeni den azalduko dugu, benetako adibide praktikoak azalduz.

 

NORI DAGO ZUZENDUTA:

ETEak, enpresa familiarrak, enpresa berriak… industria edota merkataritza arlokoak.

 

PROGRAMA:

1. Aldi baterako Zuzendaritza:

  • Zer da Interim Management edo Aldi baterako Zuzendaritza?
  • Zein egoeratan interesatzen zaio enpresa bati Interim Management-era jotzea?
  • Zer funtzio bete ditzake Interim Manager batek?
  • Lan Plangintza


2. Kasu Praktikoak:

  • 1 Kasua: Bideragarritasun eta lidergo arazoak dituen hirugarren belaunaldiko enpresa industrial familiar bat.
  • 2 Kasua: Enpresa kudeaketan formakuntza gutxi duen enpresa familiar baten esku-hartzea esportazio arloan.

 

3. Galderak.


Logoa AIME