Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan IKASTAROA: "Jendaurrean eraginkortasunez hitz egin"

IKASTAROA: "Jendaurrean eraginkortasunez hitz egin"

OK ikonoa IZENA EMAN

 

EGUNA: 2018ko otsailaren 9an eta 16an

ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa


Prezioa: 140 euro
Irakaslea: Manu Marañón. Formatzailea eta coach www.manumaranon.com

Profesionalek erronka handi bati aurre egin behar diote: ahozko komunikazioa eta jendaurreko aurkezpenak. Gogatzea, informatzea, aurrez aurre jartzea, negoziatzea, entzutea, galdetzea, eta abar tokatzen zaigu. Balio handiko trebetasuna da. Edozeinek lor dezake eraginkortasunez komunikatzea.


Helburuak

  • Sinplifikatu mezua, egitura, hizkera, eszenaratzea…, eragina handitzeko
  • Argi, erraz eta labur
  • Energia, ahots erregistroak, txinparta eta bizitasuna handiagotu
  • Azpimarkatu alderdi emozionala eta arrazionalarekin batera
  • Areagotu auto-estimua eta konfiantza
  • Egoeraren menperatze eta ziurtasun itxura lortu eta eskaini

 

Edukiak

  • Nerbioak eta beldur eszenikoa. Ezertarako balio al dute? Nola kontrolatzen dira?
  • Eszenaratzea. Jarrera. Gorputz-mintzaira eta ahotsa: “Nola”ren garrantzia. Abiadura, etenaldiak, arnasa. Keinuak, eskuak eta begirada. Naturaltasuna
  • Prestakuntzaren sekretu handia. Egokitzapena: gaia, helburua, entzuleak. Mezu nagusia: ekintza gehi onurak
  • Egitura. Koherentzia eta kohesioa: Eskemak eratzea.
  • Hautaketaren mihisea zirkulua ixteko: jakin-uste izan-sentitu-egin
  • Arrazionala zein emozionalren arteko oreka. Katalogotik bidaira. Istorioak, testigantzak, anekdotak, metaforak,…

 

Metodologia

Norberaren lanbide edo ardurarekin lotutako praktikak.  Bideoan grabatu. Feedbacka. Eduki teoriko indargarriak eta lagungarriak. Materiala eta grabatutako bideoak entregatzen da