Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan TAILERRA: Enpresetarako LinkedIn

TAILERRA: Enpresetarako LinkedIn

OK ikonoa EMAN IZENA

 

EGUNA: 2018ko urriaren 5ean

ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa

Prezioa: 30 euro

Linkedinek enpresei ematen dizkien aukerak baliatzea ez da han enpresaren orri bat izatea soilik; horretaz gainera, komunikazio digitaleko eta pertsonen komunikazioko estrategia bat behar da, eta beste aukera batzuk ere ezagutu behar dira, hala nola produktuen orriak. 

Marketineko profesionalentzat, marka-kontzientzia sustatzeko tresna egokia da LinkdedIn, baina harago joan beharra dago, eta bezero izan litezkeenak bezero bihurtzeko zer egin behar den aztertu. Horretarako, baina, plan sozial orotan eta erosleak LinkedInen nola parte hartzen duten kontuan hartuta aplikatu beharra dago hori. LinkedInen tresnak aprobetxatuz, hau da, egunero eduki egokia argitaratuz eta harremanak egiteko aukerak bilatuz, emaitza neurgarriak lortuko dituzte pixkanaka marketin-adituek.

Tailer honetan, LinkedInek enpresei eskaintzen dizkien funtzionaltasun eta aukeren inguruko azterketa sakona egingo da.


HELBURUAK:

  • LinkedInek enpresei ematen dizkien abantailak eta lor daitezkeen helburuak ezagutzea.
  • Onlineko irismena zabaltzea.
  • Produktuak ezagutarazteko baliabide gisa erabiltzea Linkedin.
  • Ikusgaitasun organikoa handitzea LinkedInen eta Googlen. Prospektuak egiten laguntzea.


EGITARAUA: 

  • Abantailak eta helburuak
    Ikusiko dugu nola lortu posizionamendu egokia bilatzaileetan, LinkedInen eta Top of Minden. Employer Branding eta Social Selling.
     
  • Non argitaratu
    Ikusiko dugu LinkedIneko zer kanaletan egon daitekeen konpainiaren komunikazio digitala eta zer estrategiaren arabera erabaki behar den han egotea ala ez.
     
  • Nola argitaratu
    Zer argitaratu, noiz eta nola funtsezkoa da eraginkorra izan dadin komunikazio digitaleko estrategia.
    Argitaratze-algoritmoari buruzko ezagutza teknikoa eskainiko da, ahalik eta eraginik handiena lortzeko.
     
  • Tresnak
    LinkedInen kanpo-tresnak ere ikusiko dira, gure estrategiarako erabil daitezkeenak LinkedInen kanal askotarikoetan. 

 

NORI ZUZENDUTA:

  • Marketin-zuzendariak, Marketin Sailik ez duten ekintzaileak, kudeatzaileak eta sare sozialen kudeatzaileak. 

 

 

SPRI logoa         Debegesa logoa