Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan JARDUNALDIA: Adimen Lehiakorra sustatzeko jardunaldia

JARDUNALDIA: Adimen Lehiakorra sustatzeko jardunaldia

OK ikonoa EMAN IZENA

 

EGUNA: 2016ko otsailaren 5ean

ORDUTEGIA: 9:00etatik 11:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa


Prezioa: Doan.

Adimen Lehiakorra enpresa-tresna bat da bigilantzia eta enpresaren barne egoeraren bitartez ingurunea ezagutzen laguntzen duena, ondoren erabaki estrategikoak hartu ahal izateko. Enpresarentzat oso tresna erabilgarria izan daiteke estrategiak definitu eta erabaki garrantzitsuak hartzeko.                                        

Ekimen honekin Debabarreneko enpresei helarazi nahi diegu zer den Adimen Lehiakorra eta jakin nola lagundu dezakeen lehiakortasuna hobetzen. Horretarako, enpresek Tekniker eta Idekoren aholkularitza teknikoa izango dute. 

 

EGITARAUA:

  • Adimen Lehiakorra: zer da? Zer ekarpen izan ditzake enpresarentzat? Nola atera probetxua?

  • Laguntza ekonomikoak enpresan adimen lehiakorrerako sistemak ezartzeko.

  • Eskualdeko enpresen kasuak:
      • Ander Azkarate IK4-Ideko-ko Berrikuntza Estrategikoko lerroaren arduradunak Danobatgroup taldeko enpresek nola lan egiten duten azalduko du, Goimek eta Goiti enpresak nabarmenduz.
      • Eneko Astigarraga CodeSyntax enpresako gerentea. Adimen lehiakorra eta bigilantzia teknologikoa CodeSyntax-en, enpresa berritzailea: culture & tools.
  • 10:30 - 11:00 Doako aholkularitza teknikoa.

    Bakarkako aholkularitza: enpresen aholkularitzarako orduen poltsa, IK4-Tekniker eta IK4-Idekoren eskutik. Plaza mugatuak.

  • Galderak.


Gipuzkoako Foru Aldundia logoa   Logoa IK4    Debegesa logoa