Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan JARDUNALDIA: Aholkularitza Teknologikoa: Presentzia eraginkorra eta segurua

JARDUNALDIA: Aholkularitza Teknologikoa: Presentzia eraginkorra eta segurua

Icono ok EMAN IZENA

 

EGUNA: 2018ko azaroaren 28an

ORDUA: 9:00etatik 12:00etara

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar) Ikusi mapa

Doako jardunaldia   

* Ordenagailua beharrezkoa da

* Parte-hartzaileen kopuru mugatua (4-6 pertsona)


NORI ZUZENDUTA:

  • Mikroenpresei
  • Autonomoei

 

HELBURUAK:

  • Mikroenpresaren sustapen digitalerako aholkularitza.
  • Eman zure burua ezagutzera Interneten modu eraginkorrean, bezero gehiagorengana iritsi eta bezerook fidelizatzeko.


AHOLKULARITZAN PARTE HARTU ETA GUK LAGUNDUKO DIZUGU:

  • Interneten sustapen aktiboa egin eta bezero gehiagorengana iristen.
  • Komunikabide sozialetan zure bezeroekin interakzioan jarduten, modu profesionalean eta zure merkatu nitxora zuzenduz. 
  • Zure bezeroen iradokizunak jasotzen eta noraino dauden gogobeteta jakitean haien eskaerei aurrea hartzeko.
  • Zure negozioaren posizionamendu birtualaren bidez salmenta gehiago lortzen.
  • E-marketing bidezko sustapen bitartez zure bezeroak fidalizatzen.
  • Dokumentuak hodeian partekatuz denbora eta kostuak aurrezten.

EGITARAUA:

  • Posizionamendu birtuala duen enpresa ikusgaiagoa, interneten presentzia egokia izateko eta bezeroek zure negozioa lehiakideena baino lehen aurkitzeko:
      • Webgunean zein sare sozialetan posizionamendu zuzen bat izateko praktikak: Nola lortu bilatzaile nagusietan ondo posizionatuta agertzea.
      • Sarrera arin eta zuzena presentzia digitalera QR kodeen bitartez; bezeroak zure informazio digitalera helaraztea erraztuko duten bide desberdinak.
      • Zure enpresaren posizionamendu egokia Mapa birtualetan; egin ezazu ikusgai zure enpresa bilatzaileen mapa nagusietan.
      • Ospe ona: Sektorearen, lehiakideen eta gure enpresaz argitaratzen dutenaren berri izateko alertak.
  • Bezero gehiago dituen enpresa, sarean negozioaren sustapen eraginkorra egitea bezero berriak erakartzeko eta salmentak eragiteko:
      • Sare Sozialen dinamizazioa; zeintzuk dira nire sektorerako hoberenak? Eta nola zuzendu behar naiz nire bezeroengana?
      • Interneten bidezko publizitatea; Noiz eta nola egin kanpaina onlinea.
      • Publizitatearen kudeaketa eta sorkuntza hedabide sozialetan presentzia profesionalarekin.
      • Datuen exportazioa: nola kontsultatu eta interpretatu bezeroen jarreren datuak.
  • Denboraren eta kostuaren aurrezpena hodeiko biltegiari esker, harremanak azkartzeko (talde lanak eta lan onlineak) eta beharrezkoa den denbora eta kostea murriztea segurtasunarekin:
      • Metaposta: Eusko Jaurlaritzako segutasun berdina duen hodeia, informazioa partekatzea eta bezeroekin harremanetan izatea, kontratuen sinadura elektronikoetarako lankidetza, faktura elektronikoen biltegiratzea babes digitalarekin edo Interneteko buzoi bat zure dokumentuak jaso eta gorde egin ahalko dituzun lekua.
      • Hodeian artxiboak birjartzea ; Dropbox, Google Drive…
      • Elkarlanean aritzeko egutegien kudeaketa
  • Salmenta gehiagodun enpresak, Marketing onlinearen bidez bezeroak fidelizatzeko:
      • Mailing bidezko promozioak edota erregistratutako korreoetara bideratuta dauden  bidalketa masiboak: mailingaren diseinua eta bidalketa segmentatua.
      • Bezeroarekin harremanetan jartzeko beste bide batzuk, esaterako WhatsApp Business.
      • LOPDaren betekizunerako aholkularitza eta Datuen Babeserako Araudi Berriari erreferentzia
      • Datuen exportazioa: Nola kontsultatu eta interpretatu bezeroen jarreren datuak.
  • Era optimizatu batean zure webgunea posizionatu ezazu, zure webera era azkarrera bezeroak hel daitezen:
      • SEO posizionamendurako praktikak, erabilera nagusiko bilatzaileetan lokalizazio eta sektorearen arabera.
      • Portalaren dinamizaziorako praktikak, presentzia optimoagoa lortzeko eta posizionamendu egokia bilatzaileetan.
      • Enpresaren promozioa egiteko beste bide batzuk.
  • Komunikabide digitalak era seguru batean erabiltzea:
      • Komunikazio eta bidalketa digitaletan garantiak eskaitzen dituzten segurtasun eta tresnen praktika.
      • Segurtasun kopiak: gure artxibo garrantzitsuenen kopiak egiteko era desberdinak.
      • Antibirusak.
      • Posta elektroniko segurua.
      • Dokumentu sentikorren firma digitala.


Debegesa logoaSPRI logoa