Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Nazioartea: SME Forum sarea

Nazioartea: SME FORUM SAREA

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Kudeatuz" programari esker eta Eudel eta Garapen Agentzien Euskal Elkartearen lankidetzarekin, Debegesak SME FORUM europar sarea jarri du abian. Sare honen bitartez, Debabarreneko industria arloko enpresen lehiakortasuna sustatu nahi da, Europako beste eskualde batzuetako enpresekin harremanetan jarriz eta kanpoko merkatuetara sartzen lagunduz.

 SME_Forum

Sare hau osatzen duten 5 eskualdeak,  Debabarrenako eskualdeaz gainera, Alemania (Spree Neisse), Erresuma Batua (South London), Italia (Turin) eta Errumania (Northern Transylvania) dira.

Ekimen honek bi helburu ditu. Batetik, lankidetza sare egonkor bat sortzea berrikuntza eta lehiakortasunaren alorrean.

Bestetik, herrialde ezberdinetako enpresen arteko ezagutza eta esperientzien trukea sustatzea, etorkizunean lankidetza proiektu berriak sortzen lagundu asmoz.

Lankidetzarako sare honi esker, Debegesak honako helburuak bete nahi ditu:

  • Nazioarte mailan Debabarrenekoen antzeko industria arloko enpresa txiki eta ertainen jarduera egokiak ezagutuz eta aztertuz esperientziak partekatzea.
  • Eskualdeko enpresen artean izaera transnazionaleko lankidetza-sareak sendotzea enpresa berrien sorrera ahalbidetu asmoz.
  • Jarduera ekonomiko berriak ahalbidetuko dituzten enpresa proiektuen garapena sustatzea, enpresa-lankidetzaren formula lehenetsiz.
  • Pertsona ekintzailearen figura azpimarratzea, profesional mailan nahiz maila sozialean.
  • Tokiko garapenarekin lotutako programak edota enpresa txiki eta ertainak laguntzeko programak sustatzea eta martxan jartzea. 

 

Europar Sare honekin bat egin nahi duten Debabarreneko enpresak Debegesarekin jar daitezke harremanetan helbide honetara idatziz: pymes@debegesa.comedo telefono honetara deituz: 943 82 01 10. Sarearekin bat egitea doakoa da.

Informazio gehiago www.sme-forum.eu webgunean eskura daiteke.

 

 logo_garapen

 

    logo_eudel