Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak HAZILAN - Lantalde on bat eratzeko pertsonak aurkitzen lagunduko dizugu

HAZILAN - Lantalde on bat eratzeko pertsonak aurkitzen lagunduko dizugu

Zure enpresan gazte kualifikatuak behar dituzu praktikak egiteko edo proiekturen bat burutzeko? HAZILAN proiektuaren bitartez, DEBEGESAk lanerako prestatuta dauden gazteen lan poltsa bat jarriko du enpresaren eskura.

Hazilan

 

Pertsona egokiak

Enpresa-proiektu baten arrakastaren gakoa pertsonak dira.

Merkatuan lehiatu ahal izateko ezinbestekoa da ondo prestatutako, enpresa proiektuan inplikatutako eta behar bezala motibatutako lantalde bat izatea. Horregatik, pertsonak egoki hautatu eta kudeatzea funtsezkoa da enpresarentzat.

HAZILAN proiektuak enpresaren premiak identifikatu eta proiektuarekin nahiz enpresaren hazkundearekin inplikatutako lantaldeak sortzeko behar diren konpetentziak eta gaitasunak emango dizkie pertsonei.

 

Lantalde on bat eratzeko gakoa

Zure enpresan, hazteko eta proiektu berriak garatzeko, lantalde eraginkor eta inplikatu bat nahi baduzu, parte hartu HAZILAN proiektuan eta eman izena HEMEN.

Edo eskuratu informazio gehiago DEBEGESAn:

*Hautatutako gazteak apirilaren 1etik aurrera hasi ahal izango dira enpresan lanean.


Footer Garapen Europa

Programa operatiboa: 2014-2020

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. Proiektua GARAPEN Garapen agentzien euskal elkarteak koordinatzen du, garapenerako 20 agentzien parte-hartzearekin.