Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ekitaldietarako guneak alokatzeko zerbitzua

Ekitaldietarako guneak alokatzeko zerbitzua

Debegesak Debabarreneko enpresei, erakundeei edota partikularrei honako zerbitzu eta azpiegituren alokairua eskaintzen die:

  • Erabilera anitzeko hitzaldi aretoak.
  • Neurri desberdinetako gelak, 10-60 laguneko taldeentzako egokiak. Guztiak bilera, ikastaro nahiz hitzaldietarako egoki atonduta daude.
  • Bideokonferentzia ekipamendua eta ikus-entzunezko ekipamendua (kanoia, plasma pantaila…).
  • Erakusketetarako gunea: Espazio hau bere enpresa, kultur, artisautza, turismo… jarduera bultzatu nahi duen Debabarreneko edozein pertsona partikular, enpresa edota erakundek erabil dezake.

 

Bestalde, Debegesak jatetxe bat ere badu eta baita aparkalekua ere.

Debegesak 20/97 Legeak ezartzen dituen irisgarritasun-irizpideak betetzen ditu.

Gure aretoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 943 820110 zenbakira deituz edo bidali mezu bat correo@debegesa.com helbidera.

Gelen ordutegia: 09:00etatik 18:30era.

 

aretoa.jpg Debe03.jpg Debe02.jpg