Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Bai Industriari!

Bai Industriari!

DEBEGESAk sektore industrialaren aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen du, horixe baita gure eskualdean aberastasun eta enplegu iturri.

 

BAI INDUSTRIARI! ekimenaren baitan, DEBEGESAko Berrikuntza eta Enpresa Sailak Debabarreneko industria arloko enpresei laguntza integral pertsonalizatua eskaintzen die, indarrean dauden laguntza-neurri eta diru-laguntzen berri eman eta etekina atera diezaioten, lehiakortasuna hobetze aldera.

Halaber, enpresa txiki eta ertainei aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen zaie funtsezkoak diren hainbat arlotan, hala nola, proiektu berrien garapena, finantzazioa, lankidetza-itunak, lehiakortasunaren hobetzea edota nazioarteko harremanak.

Aholkularitza edota informazio gehiago jaso nahi duten enpresek hitzordua eska dezakete 943 82 01 10 telefonora deituz edota honako helbidera idatziz: .

 

Ikastetxeak Bai Industriari! estrategiarekin lerrokatuta

Debabarreneko Udalek, Lanbide Heziketako ikastetxeek, Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolek eta industria arloko enpresek, DEBEGESArekin batera, elkarlanean dihardute eskualdean gazteen lan-merkaturatzea erraztea helburu.

Ekimen honen helburua da DBH eta Batxilergoko ikasleei Debabarreneko Industria gerturatzea eta, besteak beste, eskatzen dituen lanpostuak zeintzuk diren azaltzea. Horretarako, hainbat jarduera burutzen ditu DEBEGESAk bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, hala nola, enpresetara bisitak, ekintzailetzari buruzko tailerrak, etb.


IKUS-ENTZUNEZKOA "Debabarrena, Bai Industriari!"

DEBEGESAk ikus-entzunezkoa egin berri du ikasleei eta, oro har, hezkuntza komunitateari industria arloko enpresen errealitatea gerturatzeko helburuarekin. Horretarako, Debabarreneko hainbat enpresatan lan egiten duten lagunen testigantzak jaso dira.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bideoan parte hartu duten guztiei, baita Somabe, Hadimek, Microdeco, EPC eta Zehatz enpresei ere, eskainitako laguntzarengatik eta proiektuan parte hartzeagatik.


 Logo FSEValora

 

Valora Programa - Europako Gizarte Funtsak finantzatuta %50ean, Euskadiko 2007-2013 Programa Operatiboaren bitartez

Bai Industriari Argazkia