Enpresak 3D imprimaketan profesionalki trebatzeko ekimen pilotua

2015-02-12 Iruzkinik ez

Armeria Eskolak “Ecosistema i3D Debabarrena” proiektua jarri du martxan, Debegesarekin elkarlanean, enpresak 3D teknologia berritzailean trebatzeko. Proiektu honetan lankidetzan ari dira Ángel Arbonies & Asociados eta Tumaker enpresak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren babesarekin.

Datozen egunotan hamabost enpresa izendatuko dira aipaturiko proiektu honetan parte hartzeko. Diseinua, modelatzea, inprimaketa eta 3D eskaneatzea izango dira, besteak beste, enpresetako profesional edota diseinu eta garapen arloko teknikariek jasoko dituzten irakaspenak, egungo nahiz etorkizuneko produktuekin. Hasierako formazio fase bat egongo da, hiru ingeniaritzen parte-hartzearekin, TUMAKER, AyS eta SARIKI, eta inprimagailu didaktikoen erabilera bermatuko da. Formazioaren azken fase batean, eskolak dituen Stratasys ekipo profesionalen eta eskaner profesionalen erabilerak uztartuko dira.

 

Informazio gehiago:

943 20 32 44 /