Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak Mentoring Programa

Mentoring Programa

Debabarrenean sortu berri diren enpresa berritzaileei zuzendutako ekimena da. Mentore baten laguntza eta babesa eskaintzen zaie ekintzaileei (enpresari edo ibilbide azpimarragarria duen profesionala), bere ezagutza eta esperientziaz baliatzea helburu.


Nork har dezake parte Debegesako Mentoring Programan?

Mentoreak

Esperientzia profesional azpimarragarria dute eta euren ezagutzak konpartitzera konprometitzen dira, denbora eta esfortzua dedikatuz pertsona mentorizatua entzun eta laguntzera.

Mentorizatuak

Debabarrenean egoitza duten 5 urte baino gutxiagoko enpresen jabe diren ekintzaileak. Aberastasuna eta enplegua sortzeko gaitasun duten erakunde berritzaileak edota oinarri teknologikoa duten enpresak laguntzea da helburu nagusia.


Zein helburu du egitasmoak?

Ekintzaile berriei bidea erraztea eta enpresa berritzaileenen arrakasta ziurtatzea enpresaren lehendabiziko urratsetan.

 

Debegesako Mentore Sarea:Mentoring sarea

  • Gerardo Acha
  • Jacinto Irazola
  • Iñaki Letona
  • Manu Onaindia
  • José Manuel Salbide
  • Fernando Serrano
  • Jesús Urkidi
  • José María Valenciaga

 

 

Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: ekintzaile@debegesa.com