Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak ITILEE Proiektua

ITILEE Proiektua

EUROPAR ESPERIENTZIA PILOTO BERRI BAT JARRI DUGU MARTXAN 50 URTE BAINO GEHIAGO DUTEN PERTSONA LANGABETUEI ZUZENDUTA. PROIEKTU HONEN HELBURUA LAN-MERKATURA BUELTATZEA EDOTA EKINTZAILE GAZTEEI LAGUNTZEA DA, "MENTORING" PROGRAMA BATEN BIDEZ.

Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Irlanda eta Erresuma batuko hiru erakunde europarrekin batera elkarlanean,  Eskualdean proiektu pilotu bat jarri du martxan Debabarreneko eskualdean, ITILEE izenekoa. ( Enpresarekiko eta enpresa izpirituarekiko belaunaldi arteko ikasketa )

 

Hain zuzen, “ERAIKI ZURE ETORKIZUNA” izena duen prestakuntza plana hau pertsona hauei zuzendua dago:

 

  1. Lanik gabe dagoen pertsona, 50 urte baino gehiagokoa eta bere garapen pertsonala indartu nahi duena, eta denbora berean beste pertsona batzuei laguntzen diena bere jarduera profesionala garatzera.
  2. 50 urtetik gorako langabezian dauden eta jarduera profesional bat martxan jartzeko asmoa duten pertsonentzat.

 

Langabezian egoteak egoera pertsonal sail bat gainditzea suposa dezake. Emozio desberdinak sortu daitezke, zirraratik hirara, bere buruarengan konfiantza galtzera eta autokulpatzera, bere buruarengan mesfidantza eta berekiko auto-estimua galtzera eraman zaitzake.

 

Gaur egungo egoera ekonomikoan, lan berri bat lortzearen aukera murritza etsigarria suertatu daiteke. Oso garrantzitsua da nahiz eta lanpostua galdu izana, abilezia berdina, ezaguera eta esperientzia profesionala dugula onartzea.

 

Programa berri honek “Eraiki zure Etorkizuna" aukera berriak sortzera lagundu zaitzake. Momentu hau egokia da zure egoera profesionala aztertu eta aukera berriak aztertzeko.

 

Eraiki zure Etorkizuna" 50 urte edo gehiago dituzten pertsonei laguntzeko garatu da, beraien trebetasunak erabiltzeko:

  • Norberaren kontura lan egiteko edo
  • Ekintzaile gazteei laguntzeko ( beraien profesional etorkizuna sortzea nahi duten gazteentzako aholkulari izatea)

 

 

ITILEE