Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak Ekiten laguntzen dizugu IKASTAROA: Jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea

IKASTAROA: Jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea

Profesionalek, erronka handi bati aurre egin behar diote: ahozko komunikazioa eta jendaurreko aurkezpenak. Gogatzea, informatzea, aurrez aurre jartzea, negoziatzea, entzutea, galdetzea, eta abar tokatzen zaigu. Balio handiko trebetasuna da. Edozeinek lortu dezake efikaziaz komunikatzea.
OK ikonoa EMAN IZENA

 

EGUNA: 2017ko Otsailak 21 eta 28

ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara 

IRAUPENA: 10 ordu

TOKIA: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar)

PREZIOA: 140€

HIZKUNTZA: Euskaraz

 

HELBURUAK._

  • Sinplifikatu mezua, egitura, hizkera, eszenaratzea… eragina handitzeko
  • Argi, erraz eta labur
  • Energia, ahots erregistroak, txinparta eta bizitasuna handiagotu
  • Azpimarkatu alderdi emozionala eta arrazionalarekin batera
  • Areagotu auto-estimua eta konfiantza
  • Egoeraren menperatze eta ziurtasun itxura lortu eta eskaini

 

EDUKIAK._

  • Nerbioak eta beldur eszenikoa. Ezertarako balio al dute? Nola kontrolatzen dira?
  • Agerpena. Jarrera. Gorputz-mintzaira eta ahotsa: “Nola”ren garrantzia. Abiadura, etenaldiak, arnasa. Keinuak, eskuak eta begirada. Ahotsa zaindu eta hobetu. Naturaltasuna
  • Prestakuntzaren sekretu handia. Egokitzapena: gaia, helburua, entzuleak. Mezu nagusia: ekintza gehi onurak
  • Egitura. Koherentzia eta kohesioa: Eskemak eratzea.
  • Hautaketaren mihisea zirkulua ixteko: jakin-uste izan-sentitu-egin
  • Arrazionala zein emozionalren arteko oreka. Katalogotik bidaira. Istorioak, testigantzak, anekdotak, metaforak,…

 

METODOLOGIA._

Norberaren lanbide edo ardurarekin lotutako praktikak. Bideoan grabatu. Feedbacka. Eduki teoriko indargarriak eta lagungarriak. Materiala eta grabatutako bideoak entregatzen dira.


IRAKASLEA: Manu Marañón. Formatzailea eta coach www.manumaranon.com

Manu Marañon