Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak Ekiten laguntzen dizugu Ekintzaileei laguntzeko 2018ko laguntzen deialdia

Ekintzaileei laguntzeko 2018ko laguntzen deialdia

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Lanbide_logo

 

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko diru-laguntza deialdi berria egin du:

  • Proiektua ezartzeko 
  • Enpresa-jarduerak sendotzeko 


Eskaera aurkezteko azken eguna: 2018ko urriaren 26a

Informazio gehiago: 943 82 01 10 / ekintzaile@debegesa.eus

 

PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK

Enpresa-jarduera bat hasi eta berau ezartzeko laguntza ekonomikoa behar dutenentzat diru-laguntzak.

ZENBATEKOA.- 3.500 euro (<30 edo/eta emakumea %15 gehiago, 4.550 euro arteraino)

IRIZPIDEAK.- 

  • EAEn erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
  • EJZn alta emateko egunean lanik gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Alta emanda egotea EJZn (enpresaburua, norbanako profesionala edo ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila, hala badagokio) eta langile autonomoen araubide berezian edo, norberaren konturako langile gisa, kasu bakoitzean Gizarte Segurantzan dagokionean, edo nahitaezko mutualitate profesionalean, 2018ko urtarrilaren 1etik deialdi hau EHAAn argitaratzen den datara arteko aldian.
  • Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea, eta lantokia ere EAEn kokatzea.
  • Jarduera bera gauzatu ez izana, norberaren konturako langile gisa, Ekonomia Jardueren Zergan alta eman aurreko sei hilabeteetan.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako aurreko deialdietan, IV. eta V. kapituluetan araututako laguntza-lerroen onuradun ez izatea.


DIRUZ LAGUNDUKO DIREN GASTUAK:-

Inbertsioaren minimoa 5.000 eurotakoa izan beharko da:

−Eraikuntzak
−Makinak
−Instalazioak
−Erremintak
−Altzariak
−fnformazioa prozesatzeko ekipoak
−Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak
−Frankizia-kontratuak.
−Aplikazio informatikoak.
−Merkataritza-funtsa.
−Eskualdatze-eskubideak.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.-
−NANaren fotokopia
−EAEko errolda-ziurtagiria edo datu horiek elektronikoki egiaztatzeko baimena
−EJZn alta eman izanaren egiaztagiria.
−Autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian, norberaren kontura lan egiten dutenei dagokien araubide berezian edo kasuan kasuko mutualitate profesionalean alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
−Hala badagokio , Ondasun-erkidegoa edo Sozietate Zibila eratzearen egiaztagiria.
−Inbertsioen plana, diruz lagun daitezkeen aktibo finkoen araberakoa
−Gauzatutako inbertsioak frogatzen dituzten fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan horien frogazko balio bera duten dokumentuak, edo eraginkortasun administratiboa dutenak, bai eta ordaindu izanaren egiaztagiriak ere (noiz ordaindu den jaso behar dute).


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea - LANBIDE

- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. Helbidea: Jose Atxotegi 1. 01009 Vitoria-Gasteiz

Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak


ENPRESA-JARDUERAK SENDOTZEKO LAGUNTZAK

Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2018an emango zaizkien laguntzak.

ZENBATEKOA.- 2.500 euro (<30 edo/eta emakumea %15 gehiago, 3.250 euro arteraino)

IRIZPIDEAK.- 

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
  • EJZn alta emateko egunean lanik gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Alta emanda egotea EJZn (enpresaburua, norbanako profesionala edo ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila, hala badagokio) eta langile autonomoen araubide berezian edo, norberaren konturako langile gisa, kasu bakoitzean Gizarte Segurantzan dagokionean, edo nahitaezko mutualitate profesionalean, 2017ko uztailaren 29tik urriaren 4ra.
  • Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea, eta lantokia ere EAEn kokatzea.
  • Diru-laguntzen lerro horren beraren onuradun suertatu ez izana aurreko deialdietan.

 

DIRUZ LAGUNDUKO DIREN GASTUAK.-

−Langile Autonomoen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzakoak edo nahitaezko mutualitate profesionalari dagozkionak.
−Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak: publizitate- eta merchandising-kanpainak, saltoki eta ibilgailuen errotuluak, errotuluen argiztapena eta diseinua.
−Web orrien eta sare sozialen diseinua, publizitate bannerrak beste enpresa baten web orrian, web orrialdeen mantentze-lanak, web orrian pluginak sartzearekin loturiko gastuak eta Facebooken sustatzeko zerbitzuen kostua.
−Aholkularitza (zerga-, lan-, kontabilitate- edo administrazio-arloan, liburu-edukitzailetzarekin eta eguneroko zerga- eta kontabilitate-arloko betebeharrekin loturikoak, lan arriskuekin loturikoak, erakusleihoak aldatzeko eta hobetzekoak...) eta coaching-gastuak
−Ekintzaileak eginiko prestakuntza-ikastaroak, zuzenean enpresa abian eta funtzionamenduan jartzearekin lotura dutenak, baldin eta diruz lagundutako aldiaren barruan hasten badira.
−Negozio-lokalen errentamendua.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.-

−NANaren fotokopia
−EAEko errolda-ziurtagiria edo datu horiek elektronikoki egiaztatzeko baimena
−EJZn alta eman izanaren egiaztagiria.
−Autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian, norberaren kontura lan egiten dutenei dagokien araubide berezian edo kasuan kasuko mutualitate profesionalean alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea - LANBIDE

Dokumentazioa entregatzeko lekua:

- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. Helbidea: Jose Atxotegi 1. 01009 Vitoria-Gasteiz

- Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak.