Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak Ekiten laguntzen dizugu Ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzen deialdia - LANBIDE

Ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzen deialdia - LANBIDE

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Lanbide_logo

 

DEBEGESAk bideratu eta banatuko ditu Debabarrenean LANBIDEk ekintzaileei laguntzeko abian jarritako diru-laguntzak, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua denez gero. Halaber, Debegesak aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei euren proiektuak gara ditzaten.

 

Informazio gehiago: 943 82 01 10 / ekintzaile@debegesa.eus

 

 

LAGUNTZA EKONOMIKOA 

Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari.

Zenbateko hauek %15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste %15 emakumezkoa bada.

 

Eskaerak aurkezteko epea:

2020ko otsailaren 13a baino lehen (12:00ak arte) aurkeztu behar dira eskaerak Debegesaren egoitzan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar).Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 16:00etara; eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara.

Proiektuen aukeraketa Lanbidek finkatu dituen irizpideren eta jasotako ideia moten arabera egingo da, beti ere programak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta aurrekontu-kreditua agortu arte.

 

Informazio saioa DEBEGESAn

2020ko urtarrilaren 29an, 9:00etan, diru-laguntza hauei buruzko saio irekia egingo da Debegesan, informazioa eman eta zalantzak argitzeko.

Ezin izan duzu etorri? Hemen saio informatiboan egindako aurkezpena

Eskabide-orria 

Bete beharreko inprimakia editagarria da eta inprimatu aurretik bete dezakezu: