Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Ekintzaileak Ekiten laguntzen dizugu Ekintzaileei laguntzeko 2017-2018 diru-laguntza deialdia - LANBIDE

Ekintzaileei laguntzeko 2017-2018 diru-laguntza deialdia - LANBIDE

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

 

Lanbide_logo

DEBEGESAk bideratu eta banatuko ditu Debabarrenean LANBIDEk ekintzaileei laguntzeko abian jarritako diru-laguntzak, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua denez gero. Halaber, Debegesak aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei euren proiektuak gara ditzaten.

Debegesak 52 diru-laguntza bideratuko ditu guztira:

  • 22 diru-laguntza enpresa bat garatzeko
  • 30 diru-laguntza enpresa-jarduera berriak abian jartzeko

 

Laguntza ekonomikoa

Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari.

Zenbateko hauek % 15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste % 15 emakumezkoa bada.

 

Eskaerak aurkezteko epea:

2018ko urtarrilaren 25etik 2018ko otsailaren 1era aurkeztu behar dira eskaerak Debegesaren egoitzan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar). Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 16:00etara; eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara.

Proiektuen aukeraketa eskaerak iristen diren ordenaren arabera egingo da, beti ere programak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta aurrekontu-kreditua agortu arte.

 

Informazio saioa DEBEGESAn

2018ko urtarrilaren 24an, 12:00etan, diru-laguntza hauei buruzko saio irekia egingo da Debegesan, informazioa eman eta zalantzak argitzeko.

 

Eskabide-orria 

Bete beharreko inprimakia editagarria da eta inprimatu aurretik bete dezakezu: