‘Berrekin’, enpresen transmisioa erraztea helburu duen ekimena jarri du abian Debegesak

2013-04-29 Iruzkinik ez

Debegesako Berrikuntza eta Enpresa sailak ‘Berrekin izeneko ekimena jarri du abian, enpresen transmisioa erraztea helburu duena. Ekimen honen baitan, webgune berri bat sortu du interneten, www.berrekin.com, enpresa txiki eta ertainen jarraipena erraztu nahirik.

Ekimenaren helburu nagusia da gure eskualdean enpresen desagertzea ekiditea ekonomikoak ez diren arrazoiengatik, erretiroa esaterako, eta aldi berean, ekintzaileei bideragarriak diren proiektuak eskura jartzea, arrakastarako aukerak handituz.

Nori dago zuzenduta ekimena:

– Euren jarduera transmititzeko interesa duten enpresa txiki eta ertainak

– Enpresa-jarduera bati ekin nahi dioten ekintzaileak

Webgune berriaren bitartez, berrekin.com, negozioen transmisioarekin erlazionatutako eskaintzen berri emango du Debegesak.

Halaber, Debegesako Berrikuntza eta Enpresa sailak aholkularitza eta informazioa eskainiko die ekimenean parte hartzen dutenei, enpresen jarraipena ziurtatu asmoz eta lanpostuak mantentzeko helburuarekin.

Zertan lagunduko die Debegesak euren negozioa errentan utzi edo saldu nahi dutenei:

  • Salmenta koadernoa egiteko aholkularitza eskainiko die
  • Ekintzaile berri bat bilatzen lagunduko die
  • Behar diren tramite legalak egiten lagunduko die

Ekintzaileei ere laguntza eskainiko die Debegesak: bideragarritasun-txostena, finantzazioaren bilaketa, tramite legalak…

Helburua enpresen transmisioa modu ordenatu eta planifikatuan egitea izango da, proiektuaren jarraipena eta garapena ziurtatze aldera.

Informazio gehiago edota ekimenean parte hartu nahi dutenak Debegesarekin harremanetan jar daitezke ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz.