DEBEGESAren funtzioak
DEBEGESA Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea da. 1985eko urriaren 23an eratu zen eta lehendabiziko garapen agentzia izan zen Euskadin eta Estatu osoan. Europan ere lehendabizikoen artean dago. DEBEGESA Debabarreneko 8 Udalek osatzen dute: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.
DEBEGESA irabazi asmorik gabeko elkarte publikoa da, eta bere helburu soziala Debabarrena eskualdearen garapen jasangarria bultzatzea da, ikuspegi ekonomiko, sozial, estrategiko eta solidario batetik, herritarren bizi-kalitatea hobetze aldera.
DEBEGESAren helburu nagusia eskualdearen hazkunde jasangarria sustatzea da, eskualdeak dituen premiak hobekuntza-jarduera bihurtuz, ahal den neurrian gure bezero diren herritar, enpresa eta Udalen beharrak ase ahal izateko.