Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Debegesa Gardentasunaren ataria Araudi aplikagarria

Araudi aplikagarria

DEBEGESA sozietate anonimoa da eta, nagusiki, Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuek nahiz Kapital Sozietateei buruzko Legeak, uztailaren 2ko 1/2010 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoak, xedatutakoaren arabera arautzen da.

Kontratazioaren arloan, DEBEGESAri Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legea, azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoa, aplikagarria zaio, 3.1.d artikuluan xedatutakoarekin bat.

Kontratuak esleitzearen eremuan, DEBEGESAk herri-administrazioaren izaera ez duen esleipen-ahalmena duenez, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen barruan III. Liburuko I. Tituluari dagokion II. Kapitulua aplikatuko zaio. Halaber, Kontratatzailearen Profilean argitaratuta dauden Kontrataziorako Barne Argibideak hartuko dira kontuan.

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legeak 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, DEBEGESAk sinatzen dituen kontratuak, herri-administrazioarekin egindakoak izan ezik, kontratu pribatuak dira eta ondorioei eta iraungitzeari dagokienez, Zuzenbide Pribatuak arautzen ditu.