Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Proiektuak ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azoka

ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azoka

Debabarreneko Lanbide Heziketa Azoka da #ABIAN eta bi urterik behin egiten da, helburu bikoitzarekin: batetik, eskualdeko eskaintza formatiboa aurkeztea eta, bestetik, Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea.

Abian logoa

 

ANTOLATZAILEAK:

 

HARTZAILEAK:

  • DBH eta Batxilergoko azken kurtsoetako ikasleak.
  • Ziklo formatiboetako erdi eta goi mailako azken kurtsoetako ikasleak.
  • Heziketa zentroetako eta erakunde publiko nahiz pribatuetako irakasle, orientatzaile eta formatzaileak.
  • Enpresa-erakundeak.
  • Langileak eta langabeak.
  • Herritarrak oro har, lanbide heziketan interesatuak.

 

Debabarreneko Lanbide heziketa

Lanbide Heziketak, gero eta gehiago, enpresen beharrizanei erantzuten die. Hori dela eta, Lanbide Heziketako titulazioek gero eta eskaera handiagoa dute lan merkatuan. 

Debabarreneko Lanbide Heziketak erantzun dinamiko eta berritzailea eskaintzen die enpresei, ikasketetan metodologia berritzaileak ezarriz, hala nola, proiektuetan oinarritutako prestakuntza, eleaniztasuna (euskara, gaztelania, ingelesa), ekintzailetasun eta barne-ekintzailetasun ekimenak, eta prestakuntza duala; azken honek enpresak sartzen ditu ikasleen prestakuntzaren prozesuan, eta ikasleentzat eredu erakargarria bihurtzen da laneratzea progresiboki eta zuzenki ahalbideratzen baitie.

Gainera, Debabarreneko Lanbide Heziketak espezialitate eskaintza zabala du oso. Egun, 40 ziklo formatibo inguru eskaintzen dira gure eskualdean, eduki teoriko zein praktikoekin, lan arlo desberdinetara egokituak.  


Jarrai gaitzazu sare sozialetan!
Twitter // @AbianAzoka