Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Irakaslearen Txokoa

Irakaslearen Txokoa

Debabarreneko 8 Udalek, Lanbide Heziketako ikastetxeek, Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolek eta industria arloko enpresek, DEBEGESArekin batera, elkarlanean dihardute eskualdean gazteen lan-merkaturatzea erraztea helburu.

 

Ekimen honen helburua da DBH eta Batxilergoko ikasleei Debabarreneko Industria gerturatzea eta, besteak beste, eskatzen dituen lanpostuak zeintzuk diren azaltzea. Horretarako, hainbat jarduera burutzen ditu DEBEGESAk bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, hala nola, enpresetara bisitak, ekintzailetzari buruzko tailerrak, eta abar.


BIDEOA "Debabarrena, Bai Industriari"

DEBEGESAk ikus-entzunezkoa egin berri du ikasleei eta, oro har, hezkuntza komunitateari industria arloko enpresen errealitatea gerturatzeko helburuarekin. Horretarako, Debabarreneko hainbat enpresatan lan egiten duten lagunen testigantzak jaso dira.

Ikusi bideoa:

Eskerrak eman nahi dizkiegu bideoan parte hartu duten guztiei, baita Somabe, Hadimek, Microdeco, EPC eta Zehatz enpresei ere, eskainitako laguntzarengatik eta proiektuan parte hartzeagatik.