Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Bai Industriari

Bai Industriari

 

 BA AL ZENEKIEN... ?

  • ... industria sektoreak Euskadin 3 enplegu zuzen sortzen dituela?
  • ... Debabarreneko balio erantsiaren %35etik gora industria sektoreak sortzen duela?
  • ... Debabarrena dela Euskadin I + G + i arloan gehien inbertitzen duen eskualdea dela?
  • ... Debabarrenean enpresen %20tik gora industria sektorekoak direla eta enpleguen %40 sortzen dutela? 


DEBEGESA Garapen Agentzian sektore industrialaren aldeko apustu sendoa egiten dugu, horixe baita gure eskualdean, Debabarrenean, aberastasun eta enplegu iturri. 

BAI INDUSTRIARI ekimenaren baitan, DEBEGESAko Berrikuntza eta Enpresa Sailak Debabarreneko industria arloko enpresei laguntza integral pertsonalizatua eskaintzen die, indarrean dauden laguntza-neurri eta diru-laguntzen berri eman eta etekina atera diezaioten, lehiakortasuna hobetze aldera.

Halaber, enpresa txiki eta ertainei aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen zaie funtsezkoak diren hainbat arlotan, hala nola, proiektu berrien garapena, finantzazioa, lankidetza-itunak, lehiakortasunaren hobetzea edota nazioarteko harremanak.

 

Kontaktua:

Aholkularitza edota informazio gehiago jaso nahi baduzu, eskatu hitzordua 943 82 01 10 telefonora deituz edo honako helbidera idatziz .

 

* Eskerrak eman nahi dizkiegu DANOBATGROUP, IK4-IDEKO eta IMH - Makina Erremintaren Institutuari webgunea osatzeko argazkiak uzteagatik.