Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak TKGUNE FABRIKAZIOA enpresa industrialen ideia lehiaketa, zabalik

TKGUNE FABRIKAZIOA enpresa industrialen ideia lehiaketa, zabalik

2016/05/03
Izaera industrialeko lehiaketak bi sari aurreikusi ditu: Enpresa industrial ideia onenari eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari.

 

Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako TKgune Fabrikazioa Sarean integratutako Lanbide Heziketako zentroek TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren III. edizioa abiatu dute. Ekimenaren helburua da ekintzailetza industriala sustatzea eta esparru horretan zentratutako ideia eta enpresa proiektu berriak dituzten gazteak saritzea.

Lehiaketa 35 urtera arteko gazteei zuzenduta dago eta bi sari banatuko ditu:

 

Enpresa industrial ideia onenaren saria:

  • 2.500 € eskudirutan
  • 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera
  • 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko
  • 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, ...)

 

Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari:

  • 2.000 € eskudirutan.
  • 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera.
  • 50 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko
  • 100 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, ...)

 

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 13ra arte. Lehiaketak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren laguntza du. Oinarriak, eskaera formularioa eta memoria teknikoa IMHren webgunean kontsulta daitezke.

 

(*)TKGUNE FABRIKAZIOA sarea osatzen duten ikastetxeak: IMH (Sareko koordinatzailea), Miguel Altuna, Bidasoa, Somorrostro, Usurbil, Egibide, Elorrieta-Erreka Mari, Txorierri, Oteitza, Lasalle Berrozpe, Goierri, Lea Artibai eta Tolosaldea.

TKGUNE FABRIKAZIOA enpresa industrialen ideia lehiaketa, zabalik

TKgune Fabrikazioa Enpresa industrialen ideia lehiaketaren 3. edizioa martxan da