Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarreneko eta Debagoieneko enpresa Industrialen arteko I. Topaketaren bideo laburpena

Debabarreneko eta Debagoieneko enpresa Industrialen arteko I. Topaketaren bideo laburpena

2015/06/19
Pasa den maiatzaren 22an Debagoieneko Mankomunitateak eta Debegesa garapen agentziak enpresa industrialen arteko I. Topaketa antolatu zuten enpresen arteko harremanak eta lankidetza sustatze aldera.

 

Debagoieneko eta Debabarreneko 30 industria-enpresa batu ziren maiatzaren 22an Debagoieneko Mankomunitateak eta Debegesak elkarrekin antolatutako enpresen arteko topaketan, euren arteko harremanak eta lankidetza sustatzeko helburuarekin.

Enpresa industrialen errronka nagusien gaineko hausnarketa amankomun batek eman zion hasiera topaketari. Bertan parte hartu zuten Juan Angel Balbas Debegesa Garapen Agentziako Zuzendari Nagusiak, Koldo Azkoitia Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduradunak, eta Aitor Ruiz ACICAE – Automozio Klusterreko Ezagutzaren Kudeaketarako Zuzendariak.

Jarraian, enpresa parte-hartzaileen arteko bilera laburrak egin ziren, enpresen arteko harremanak erraztu eta jarduera industrialarekin zerikusia duten sektoreetan lankidetza aukerak identifikatzeko.

Jardunaldi hau Debegesak bultzatzen duen ‘BAI INDUSTRIARI!’ egitasmoaren baitan kokatzen da, Debabarreneko industria arloko enpresen aldeko ekimenak biltzen dituena.

Bideo laburpena:


Debabarreneko eta Debagoieneko enpresa Industrialen arteko I. Topaketaren bideo laburpena

Debabarreneko eta Debagoieneko industria-enpresen arteko I. Topaketa