Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarreneko eta Debagoieneko enpresa industrialen arteko topaketa DEBEGESAn

Debabarreneko eta Debagoieneko enpresa industrialen arteko topaketa DEBEGESAn

2015/05/12
Debagoieneko Mankomunitateak eta Debegesak elkarlanean antolatuta, industria-enpresen arteko topaketa maiatzaren 22an egingo da, Debegesaren egoitzan, Eibarren.

 

Debagoieneko eta Debabarreneko garapen agentziek elkarlanean antolatu dute bi eskualdeetako enpresa industrialen arteko topaketaenpresa parte-hartzaileen arteko harremanak eta lankidetza sustatze aldera.

Jardunaldia maiatzaren 22an egingo da, ostiralean, 9:00etatik 13:00etara, Debegesaren egoitzan, Eibarren.

Topaketak izango duen formatuari dagokionez, speed networking izenez ezaguna den dinamika erabiliko da, hau da, empresa parte-hartzaileen arteko hainbat bilera labur egingo dira, enpresen arteko harremanak erraztu eta jarduera industrialarekin zerikusia duten sektoreetan lankidetza aukerak antzemateko.

Dinamika honen bitartez, enpresa guztiek izango dute aukera gainerako parte-hartzaile guztiekin elkartzeko. Gainera, enpresa bakoitzak bere intereseko enpresen agenda sortu ahal izango du.

Jardunaldi hau Debegesak bultzatzen duen ‘Bai Industriari!’ egitasmoaren baitan kokatzen da, Debabarreneko industria arloko enpresen aldeko ekimenak biltzen dituena.

 

Egitaraua

Topaketa goizeko 9:00etan hasiko da parte-hartzaileen harrera eta ekitaldiaren aurkezpenarekin. 9:10ean hausnarketa amankomun bat egingo da industria arloko enpresen erronka nagusiak gai hartuta. Hausnarketa honetan Debabarreneko eta Debagoieneko ikuspegiak eta ACICAE Automobilgintza Klusterraren ikuspuntua azalduko dira.

Jarraian, 10:00etan, enpresa parte-hartzaileen arteko lehenengo bilera txanda hasiko da. Bilera laburrak izango dira, eta enpresek aukera izango dute euren arteko sinergiak eta lankidetza aukerak aztertzeko.

Kafea hartzeko atsedenaldia egin ostean, 11:30ean bigarren bilera txandari ekingo zaio.

Eta 13:00etan amaiera emango zaio jardunaldiari. 

Enpresen arteko topaketa honetan edozein tamainako industria-enpresek parte hartu ahal izango dute. Horretarako aldez aurretik izena eman behar dute 943 820 110 telefonora deitu, pymes@debegesa.com helbidera idatziz edo on line, maiatzaren 20a baino lehen. Plaza kopurua mugatua da.

 

Egitasmo hau PO FSE 2007-2013 VALORA programako egitasmo bat da. Europako Gizarte Funtsak %50ean kofinatzatua.

Debabarreneko eta Debagoieneko enpresa industrialen arteko topaketa DEBEGESAn

Debabarreneko eta Debagoieneko industria-enpresen arteko I. Topaketa maiatzaren 22an egingo da