Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak .eus domeinuaren aurkezpena Debabarreneko enpresei

.eus domeinuaren aurkezpena Debabarreneko enpresei

2015/06/08
Ostiralak Debegesan ekimenaren baitan, hilaren 12an, goizeko 09:30etan, .eus domeinuaren inguruko jardunaldia izango da, Debegesa Garapen Agentziak eta PuntuEus fundazioak antolatuta. Debabarreneko enpresei dago zuzenduta saioa eta parte hartzea doakoa izango da, aurrez izena emanda.

 

Debegesa garapen agentziak eta PuntuEus fundazioak Debabarreneko enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu dute,.EUS domeinua ezagutzera eman eta erabilpena sustatzeko. Hitzordua ekainaren 12an izango da,  ostirala, goizeko 9:30ean, Debegesan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar).

Aurkezpenean ondorengo gaiak jorratuko dira:

  • Domeinu tradizional eta orokorren saturazioa
  • Bilatzaileen arau berrietara moldatzea
  • Markaren babesa
  • .eus domeinuaren Historia
  • .EUS domeinuaren abantailak
  • Ezarritako lehentasunak domeinu izenen erregistrorako

 

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edopymes@debegesa.com helbidera idatziz.

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuta dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.  

 

.eus domeinuaren aurkezpena Debabarreneko enpresei