Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik jarraitzen du Gure Balioak 2018 sarirako hautagaiak aurkezteko epeak

Zabalik jarraitzen du Gure Balioak 2018 sarirako hautagaiak aurkezteko epeak

2018/07/04
  • Gure Balioak
Debegesa garapen agentziaren ekimenez, Debabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen balioei aitortza egitea du xede. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

Beste urte batez, Gure Balioak Saria abiatu du Debegesa Garapen Agentziak. Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du xede; indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira.

Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 15ean amaituko da. Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere.

Proposamenak egiterako orduan, hautagaiek zenbait baldintza behar dituzte:

  • Debabarrenean jaioak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie
  • Eskualdearekin lotura izan behar dute
  • Balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak: oinarriak eta hautagaia aurkezteko formularioa.

Informazio gehiago nahi duenak 943 82 01 10 telefenora deitu edo balioak@debegesa.eus helbidera idatzi dezake.


Aurreko edizioetako saridunak

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, Debabarreneko eskualdean giza balioak indartzeko eta sustatzeko helburuarekin –integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza-elkarlana –, eskualde lehiakor eta jasangarri bat lortzeko bidean beharrezko direla iritzita.

Aurreko edizioetako saridunak izan dira:

Zabalik jarraitzen du Gure Balioak 2018 sarirako hautagaiak aurkezteko epeak

Iaz Gure Balioak Saria Felix Etxeberria Larrañagak jaso zuen