Zabalik da Compite-Enpresak Programako laguntzak eskuratzeko epea

2011-02-16 Iruzkinik ez

Pasa den urtarrilaren 31ean argitaratu zen EHAAean,
SPRIren Compite programaren laguntzak eta diru-laguntzak eskuratzeko deialdia.
Laguntza hauen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lehiakortasuna
hobetzeko ekimenak gauzatzea da.

Debegesa,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea, ‘Compite’ Programaren Bitarteko
Eragile den aldetik, Debabarreneko enpresen artean programa hau dinamizatzeaz
arduratuko da, lankidetzako zein bakarkako enpresa-proiektuak sustatu
asmoz. 

Laguntza
hauen ehunekoa %50era artekoa izan daiteke bakarkako proiektuentzat, gehienez
75.000 euro eskuratuz. Lankidetzan egindako proiektuentzat, aldiz, laguntza
%60ra irits daiteke, bakarkako onuradun bakoitzeko gehienez 90.000 eurokoa, eta
250.000 eurokoa proiektu osorako.

2010eko
ekitaldiari dagokion deialdian, Debegesak 20 proiektu inguru bideratu zituen.

Laguntza
eskatu nahi duten eskualdeko enpresak Debegesarekin jar daitezke harremanetan pymes@debegesa.com helbidera idatziz. Eskaerak egiteko epea zabalik da
dagoeneko eta 2011ko urriaren 15ean amaituko da, aurrekontua lehenago agortzen
ez bada.