Tailer praktikoa: “Aurkezpen eraginkorrak”

2014-12-01 Iruzkinik ez

Datorren abenduaren 4an, osteguna, “Kafe bat…” izeneko egitasmoaren barruan saio berri bat egingo da, Debegesak bultzatuta eta Debabarreneko ekintzaile eta enpresa berriei zuzenduta.   

“Aurkezpen eraginkorrak” izenburupean, tailerra Isabel Santiagok emango du, El Espejo del Coaching.

Salmentak handitu nahi dituzu? Ideia bat komunikatu behar duzu? Zatoz eta parte hartu!

Non: Anardi Kafetegia, Eibar (Errebal 12)

Ordutegia: 9:00etatik 10:30era

Saioa doakoa da eta irekita dago parte hartu nahi duten guztiei.

Etortzekoa bazara, konfirmatu helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz.

 

Debabarrena Bultzatuz Logoak