Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Produktu kimikoen bilketaren gaineko jardunaldia

Produktu kimikoen bilketaren gaineko jardunaldia

2010/04/27
Ostiralak Debegesan ekimenaren barruan, produktu kimikoen kudeaketaren gaineko jardunaldia izango dugu apirilaren 30ean, Debegesaren egoitzan, 09:00etatik 11:00etara.

Jardunaldi hori eskualdeko enpresei zuzenduta dago eta honako gaiak landuko dituzte, besteak beste: produktu kimikoak biltzerako orduan bete behar diren baldintzak; zer den segurtasun txartel bat; produktu bakoitzeko txartel bat izatearen garantiza; etiketen arrisku piktogramak ulertzen ikastea. Ariketa praktiko bat ere egingo dute parte-hartzaileek, bilketaren barruko eta kanpoko kudeaketaren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren ikusteko.

 

Interesa dutenek 943 82 01 10 telefono zenbakira deitu behar dute edo pymes@debegesa.com posta elektronikora idatzi.

 

Informazio gehiago aurkituko duzue Ibai-Arte blogean. Jardunaldiaren programa eskuratu ahal izango duzue hortxe.