Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ohiko galderak

Ohiko galderak

 

Zer da Debegesa?

Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea, 1985ean sortu zen eskualdean garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin. Xede honekin, hobekuntza-ekintza zehatzak bideratzen ditu, eskualdeko beharrei erantzuteko.

 

Nork osatzen dugu Debegesa?

DEBEGESA Debabarreneko 8 udalei esker sortu zen (Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze), eta zerbitzu publikoa eskaintzen die eskualdeko herritar, enpresa eta udalei. Horretarako, udaletxe eragileekin, Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, INEM-ekin, Estatuko Gobernuarekin eta Europar Batasunarekin elkarlanean aritzen da.

 

Zein da gure misioa?

Eskualdeko garapen jasangarria bultzatu, eskualdeko beharrak hobekuntza jarduera zehatzetan bilakatuz. Debabarreneko udal, ekintzaile, enpresa eta partikularrentzat egiten dugu lan, balio erantsiaren ekarpenaren bidez eta, giza baliabide eta materialen mobilizazioaren bitartez, modu proaktiboan.