Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 'Ostiralak Debegesan' ekimena abiatuko du berriro Debegesak ingurumen erantzukizunaren gaineko jardunaldiarekin

'Ostiralak Debegesan' ekimena abiatuko du berriro Debegesak ingurumen erantzukizunaren gaineko jardunaldiarekin

2011/01/18
Lehen jardunaldi hau datorren urtarrilaren 28an egingo da Debegesak Eibarren duen egoitzan.

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Debegesak, datorren urtarrilaren 28an jarriko du berriro abian “Ostiralak Debegesan” ekimena, eskualdeko enpresei zuzenduta.

IHOBE Ingurugiroa Kudeatzeko Sozietate Publikoarekin elkarlanean antolatu du Debegesak lehen jardunaldi hau, eta “Badakizu zure enpresa ingurugiro-asegurua izatera derrigortuta dagoen?” izenburupean, enpresek ingurugiroarekiko duten erantzukizunaren gaiari helduko diote. Besteak beste, urriaren 23ko 26/2007 Legea aztertuko dute parte hartzaileek. Jardunaldia enpresetako ordezkariei, ingurumen arduradunei eta kalitate arduradunei zuzenduta dago.

Jardunaldia Debegesak Eibarko Azitain industrialdean duen egoitzan burutuko da, goizeko 09:00etatik 11:00etara, eta parte hartzea doakoa izango da.

 

Bestalde, “Ostiralak Debegesan” ekimenak jarraipena izango du otsailean. Hilaren 4an “Datuen babesa enpresan” jardunaldia eskainiko da; hilaren 11n, “Enpresa txiki eta ertainentzat laguntza neurriak” izeneko ikastaroa emango da; eta, azkenik, otsailaren 18an “Gerente Eskolaren aurkezpena” izeneko jardunaldia egingo da. Ekimena Valora programaren baitan kokatzen da, Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatua dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

Jardunaldietan parte hartzeko interesa dutenek, Debegesarekin harremanetan jarri beharko dute 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.