Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Negozio ideia lantzeko edo enpresa-proiektua martxan jartzen laguntzeko Lanbideren diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Negozio ideia lantzeko edo enpresa-proiektua martxan jartzen laguntzeko Lanbideren diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da

2018/01/25
  • Ekintzailetza
  • Lanbide
  • Laguntzak
Negozio ideia lantzeko edo enpresa berria martxan jartzeko laguntzak 1.000 euro eta 1.950 euro artekoak dira. Langabezia egoeran egotea beharrezkoa izango da. Epea otsailaren 1ean amaituko da.

Lanbidek ekintzaileei laguntzeko diru-laguntza deialdia abian jarri du. Debabarrenean negozio ideia bat landu edo enpresa-proiektu berria martxan jarri nahi duten herritarrek Debegesa garapen agentziaren bitartez egin dezakete eskaera (otsailaren 1a arte). Langabezian egotea bete beharreko baldintza izango da. Debegesa garapen agentziak, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua den aldetik, 52 laguntza eta 74.575 euro kudeatuko ditu.

Diru-laguntza hauek bideratzeaz gainera, Debegesak aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei. Onartutako 52 diru-laguntza hauetatik 22 negozio ideia bat landu eta garatu nahi duten ekintzaileentzat izango dira, eta beste 30 diru-laguntza banatuko ditu Debegesak ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten.

Diru-laguntzen zenbatekoari dagokionean, negozio ideia lantzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari. Zenbateko hauek % 15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste % 15 emakumezkoa bada.

Epea

Laguntza eskatzeko interesa duten herritarrek otsailaren 1era bitarte dute epea dokumentazioa Debegesaren bulegoetan aurkezteko. Informazio gehiago eta bete beharreko eskabide-orria eskuragarri dago Debegesaren webgunean: www.debegesa.eus. Halaber, argibide gehiago 943 82 01 10 telefonora deituz edota ekintzaile@debegesa.eus epostara idatziz eskuratu ahal izango dute interesa duten guztiek.

Negozio ideia lantzeko edo enpresa-proiektua martxan jartzen laguntzeko Lanbideren diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Lanbideren diru-laguntza deialdiari buruzko informazio-saioa, gaur Debegesan