Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nagusilan Debabarrenak jasoko du aurtengo Gure Balioak Saria eskualdeko adineko pertsonekiko erakusten duen “solidaritatea, partaidetza eta konpromiso sozialagatik”

Nagusilan Debabarrenak jasoko du aurtengo Gure Balioak Saria eskualdeko adineko pertsonekiko erakusten duen “solidaritatea, partaidetza eta konpromiso sozialagatik”

2019/10/17
Nagusilan Eibar, Elgoibar, Soraluze, Ermua, Mutriku eta Debako elkarteek jasoko dute saria datorren Azaroaren 14ean Eibarko Koliseo antzokian egingo den ekitaldi batean.
  • Epaimahaiak boluntarioen “solidaritatea, eskuzabaltasuna, konpromiso soziala eta parte-hartzea” nabarmendu ditu eta bakartasun-egoeran dauden adineko pertsonen zahartze aktiboa bultzatzeko aurrera eramaten dituzten ekintzak txalotzen ditu.

 

  • Debegesa Garapen Agentziak sustatzen du Gure Balioak Saria 2010. urteaz geroztik eta Debabarrenean gizarte balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo erakundea aitortzea du helburu.

Nagusilan Eibar, Elgoibar, Ermua, Soraluze, Mutriku eta Debako elkarteek Gure Balioak Saria jasoko dute aurten, bakartasun-egoeran dauden adinekoko pertsonekin egiten duten boluntariotza lanarengatik. Nagusilan Debabarrenak 20 urte baino gehiago daramatza lanean, egun 300 adineko pertsonei iristen dira eta laguntzea, babesa ematea eta animatzea du helburu. 

Debabarrena eskualdeko gizarte, enpresa eta hezkuntza arloko bederatzi lagunek osatzen duen epaimahaiak "izaera altruista eta erantzukizun sozialeko printzipioa" goraipatu ditu. “Elkartasunik, eskuzabaltasunez, konpromisorik eta inplikaziorik gabe, boluntarioen parte-hartzea ezinezkoa izango litzateke". 

Nagusilan Debabarrenak nahi gabeko bakartasun-egoeran dauden adineko pertsonei laguntzeko parte-hartze aktiboa sustatzen du. Elkartea adineko boluntarioek osatzen dute gehiengoan, eta beraien denbora eta ezagutza balioan jartzen dute adineko beste pertsonen behar afektibo eta sozialetan laguntzeko. Debabarreneko Nagusilanek banakako zein taldeko konpainia eta laguntza eskaintzen du, gehienbat, eguneko zentro eta zaharren egoitzetan. Beraien eguneko jardueren artean daude: txangoak eta irteerak antolatzea, mahai-jokoetan parte hartzea, administrazioko agiriak gestionatzen laguntzea, bingoan jolastea edo ezin duenari irakurtzen laguntzea, besteak beste.

Nagusilan Debabarrena izango da Gure Balioak Saria jasoko duen hamargarren sariduna, 2010. urtean Debegesa garapen agentziaren ekimenez eratu zenetik. Sari honek Debabarrenean gizarte balioen sustapenean nabarmendu den pertsona publikoki aitortzea du helburu. Debabarrenean bereizgarri diren balioak eta Gure Balioak egitasmoak sustatu nahi dituenak dira: ekintzailetza, lankidetza, errespetua eta integritatea.

Saria datorren azaroaren 14ean banatuko da Eibarko Koliseo Antzokia, 19:00etik aurrera. Eibarko Udalarekin batera, DanobatGroup enpresa eta SD Eibar Fundazioaren laguntza izango du Gure Balioak Sariaren banaketa ekitaldiak. Sari banaketa ekitaldia irekia izango da, herritar ororentzat. 

Nagusilani buruz

Eskualdeko eta Gipuzkoako aldaketa demografiko eta sozialak direla eta, 65 urtetik gorako pertsonen ehunekoa 0 eta 19 urte arteko bitartekoena baino handiagoa da. Testuinguru berri honi erantzun bat emateko sortu zen Nagusilan 1995ean eta Estatu Batuetako The Retired and Senior Voluntary Programme (RSVP) adinekoen boluntariotza sozialaren esperientzian inspiratzen da. Urtebete beranduago Nagusilan Eibar sortu zen, eskualdeko lehenengoa eta segidan besteak. Nagusilan irabazi-asmorik gabea, apolitikoa, akonfesionala, demokratikoa eta humanista, hirugarren adinekoen bizi-kalitatea hobetzea duena.

Nagusilan Debabarrenak jasoko du aurtengo Gure Balioak Saria eskualdeko adineko pertsonekiko erakusten duen “solidaritatea, partaidetza eta konpromiso sozialagatik”