Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mutrikun enplegua sortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko laguntzak emateko programa (Mutrikulan)

Mutrikun enplegua sortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko laguntzak emateko programa (Mutrikulan)

2017/10/18
  • Enplegua
  • Mutriku
  • Laguntzak
Mutrikuko Udalak 2017 urterako Mutrikun enplegua sortzeko eta ekintzailetasuna bultzatzeko laguntzen deialdia argitaratu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (Mutrikulan).

Ondoko programen bidez gauzatuko da:

  • Enpresa-proiektu berrien sustapena:

Xedea: enpresa berriak ezartzeko enpresa-ekimenei laguntzea.

Onuradunak: Debegesa-rekin bideragarritasun plana egin eta Mutrikun alta ematen duten pertsona fisiko nahiz juridikoa.

  • Enpleguaren sustapena:

Xedea: langile berrien kontratazioak ekintzailea bera barne.

Onuradunak: Mutrikun lantokia duten eta legez eratutako enpresa berriak.

  • Disfuntzio fisikoak dituztenen enplegu sustapena:

Xedea: gizarte-baztertze arriskuan dauden eta disfuntzio fisikoa duten pertsonen kontratazioa.

Onuradunak: Mutrikun lantokia duten legez eratutako enpresak. Enpresaren helburua gizarte baztertze arriskuan dauden desgaitasun fisikoa duten pertsonen lan integrazioa.

 

Informazio gehiago: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/…/18/c1707079.pdf

Mutrikun enplegua sortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko laguntzak emateko programa (Mutrikulan)